Home Hemeroteka

Hemeroteka

Pello Igeregi, Arantxa Vazquez, Iker Salaberria 2021-10-2an, BERRIA. Azken boladan politikarien ahotik behin baino gehiagotan entzun izan dugu, orain ez dela enpresei zergak igotzeko unea. Egun bizi dugun pandemia-egoerak politikak berrikustea ekarri du, eta noski, bai eta lehentasunak birdefinitzea ere. Tamalez, testuinguru horretan, hizkuntzari begira ere antzeko baieztapenak entzun ditugu: orain ez da euskararen unea. Noiz da unea, orduan? Zeren arabera ez...
Karlos Gorrindo 2021-10-4an, GARA. Deustuko Unibertsitateak egindako ikerlan baten arabera, euskal gatazkari (garaikideari, jakina) buruzko ezagutza «eskasa» da gazteen artean. Euskal Herriko historia nola irakats daitekeen identifikatzen du instituzioak, bakea eraikitzeko bidean aurrera egiteko (bakea? Zer da bakea?). Gehituko nuke nik Euskal Herriko gazteek ez dakitela zipitzik ere historian zehar gurean eman izan diren gatazkei buruz, oro har. Atzokoei eta gaurkoei buruz,...
Joxe Manuel Odriozola 2021-08-27an, BERRIA. Hizkuntza, hizkuntza besterik ez balitz, gatazka eta arazo asko saihestuko lirateke. Onerako edo txarrerako, hizkuntza, hizkuntza baino askoz gehiago da, eta nazionalismoaren aroan ezin konta ahala arazo eta liskar sortu ditu nazioen arteko harremanetan. Espainieraz edo frantsesez mintzo dena ez da soilik beste hizkuntza batean bizi euskaldunontzat. Ez dihardu komunikazioaren beste tresna batean soilik. Hizkuntza komunikatzeko beste...
Harkaitz Garaialde Balerdi 2021-08-13an, BERRIA. Gure alaba zaharrena klasean espainolez ez dakien bakarra da. Irakaslearekin izandako bileretan gaia atera zen, eta eztabaida sortu: -Ez dago eskubiderik, seme-alabak Hondarribian dagoen eskola bakarrera ekarri, eta erdaldundu behar! -Harkaitz, zein da Hondarribiaren gaur egungo egoera? Erdalduna, ezta? Ba Hondarribiko egoeraren isla da eskola. Zer uste duzu, ez diedala esaten euskaraz egiteko? -Ez da nahikoa, nik erdaraz entzuten...
Karmelo Landa 2021-06-27an, ARGIA. Beti gertatzen zaigu antzera. Politikan ez da ona horren sineskorrak izatea, bestela ziria sartzen digute behin eta berriro. Zertaz ari naizen?  Hara, duela gutxi, eta negoziazio luze eta katramilatsuaren ondoren, sinestarazi ziguten Katalunian, azkenean, Gobernu indepe bat osatu zela, ardura-karguak fifty-fifty banatuz eta president  kargua adostuz. “Bazen garaia! Azkenean bete da hauteskundeen emaitzetatik zetorren mandatu logikoa: gehiengo...
Jose Mari Esparza Zabalegi 2021-05-19an, BERRIA. Makiavelok ongi idatzirik utzi zuen: konkista militar bati usurpazio politiko bat datorkiola, eta ondoren, inbasio kultural bat. Nafarroaren konkistaren garaikoa izanik, badirudi Printzea-ren egilea hartan inspiratu zela. Horrela, espainiarrek bost mende daramatzate gu doktrinatzen, hurbileko intelektual ugariren laguntzarekin. Gure berezitasun nazionala gogorarazten duen oro, edota askatasunaren aldeko iraganeko gure borrokak, historiagile horiek desitxuratu eginen dute...
Igor Odriozola 2021-05-12an, ZUZEU. Euskaldunok oso autoestimu baxua daukagu. Azkenaldian, Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiari entzuna diot herri honetan gertatzen den paradoxa bat dela elebakarrak elebidunari leporatzen diola bera dela euskararen egoeraren erantzulea. Horren erakusgarri dira «el euskera está así porque no se habla» edo «si no lo habláis ni los propios euskaldunes» moduko esaldiak, eta euskalgintzan bertan, pixkanaka-pixkanaka, diskurtso...
Surflari ernegatua 2021-05-3an,  GARA. Azkenaldian albiste dira Olinpiar Jokoetan parte hartu ahal izateko egingo diren herrialdeen arteko lehiaketetan parte hartzeko sailkatu diren euskal herritarrak. Batzuek selekzio espainiarrean izatea izango dute jokoan eta besteek selekzio frantsesean. Kontuz, ez nahastu “euskal herritar” eta “euskaldun” hitzak, ez dira-eta gauza bera, inondik inora. Esan bezala, Euskal Herrian bizi diren eta selekzio espainiarrarekin edo frantsesarekin parte...
Pako Aristi 2021-04-4an, BERRIA. Euskal Herriko edozein bazterretako taberna edo kafetegiren batean euskal musika entzuteak erlaxatu egiten nau, edozein generotakoa delarik ere. Eta are gehiago: etxean sentiarazten nau; nire herrian nagoela, eta gure sortzaileen lana entzuteko eskubidea onartzen eta errespetatzen zaidala. Suposatzen dut Frantzian, Italian, Polonian eta beste edozeinetan ere gehienbat bertako musika entzungo dela ostalaritza areto gehienetan, normal-normal. Gurean, aldiz,...
Joxemi Campillo 2021-03-13an, BERRIA. Urte luzeetan Euskal Herrian Euskaraz (EHE) elkartean militatzen ibili garenontzat tristea izan da EHEren azken urteotako bilakaera: borroka ideologikorako gaitasunik eza, desmobilizazio orokorra, hausnarketa prozesu luze eta zentzugabeak, gizartean eragiteko gaitasun kamustua, taldeen desagerpen etengabea, salaketa-ekintzen bazterketa, motibazioa lantzeko kanpainak abiatzea, eta abar eta abar. Batzuentzat, gizartearen aldaketen isla, nonbait. Borroka fase baten amaiera. Garai berriak. Egokitzapena....