Home Hemeroteka

Hemeroteka

ETXEGILEAK

Karmelo Landa 2021-02-14an, ARGIA. Ez gatoz hutsetik, ez gara hautsa. Euskaldunok badugu gure nazioa ondo sustraitu eta finkatzeko moduko oinarri zientifiko eta teorikoa, zorionean. Maisu bikainak izan ditugu XX. mendean zehar, nazioaren arkitektura eta diseinua modu miragarrian gauzatu dituztenak. Gaur mahai gainera ekarri behar ditugu haien ekarpenak, horren beharrean gara. Nazio baten bizkarrezurra hizkuntza bada, hortik hasi nahian abiatu zen prestu Salamancaraino...
Pako Sudupe 2021-2-12an, BERRIA. Plazaratu zuen azken artikuluan (Egin, 1981-02-12, gaurko egunez duela 40 urte), azken nahiaren erakusgarri, gure aberriaren lehenbiziko oinarri gisa lurraldetasuna aipatu zigun Telesforo Monzonek: “Beti ohitu behar dugu Euskal Herria oso osorik ikusten. Euskal Herria aipatzen dugularik, osorik ikusten ez baldin badugu oker handi bat dugu honetan. Gurez etorri behar zaigu osorik ikustea. Euskal Herria, gaur, Adurren hasi...
Arantxa Urbe 2021-01-2an, GARA. Penak eta kezkak eraginda ekin diot hezkuntzari begiratu eta orri zuri hau betetzeari. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako heziguneetan gerrarako danbor hotsak harrotzen hasi dira denentzako oso zaila izan den urtearen hondarrean. Izan ere, lurralde horietako hezkuntza komunitateko zati esanguratsu batek, Hezkuntza Sailari eskatu dio prozesua zabaltzea sare kontzertatua publifikatzeko. Penak eta kezkak bi galdera ekarri dizkidate: lehena, herritarrei...
Iñigo Santxo eta Martxel Toledo 2021-01-5ean, BERRIA. Inor gutxik jar dezake zalantzan euskal selekzioaren ofizialtasuna FIFAn eta UEFAn eskatzeko egungoa baino garai hobeagoak egon direla gurean; batetik, erakunde hauen estatutuek aukera hori aurreikusten zutelako, eta, bestetik, ofizialtasunaren aldarrikapenak jendartean oihartzun zabalagoa izan edota euskal kirolarien artean inplikazioa handiago eta zuzenagoa zelako. Baina orain, hogei urte pasatu ondoren egin dute. Bazen garaia! Euskal...
Anjeles Iztueta 2020-11-29an, BERRIA. Egun seinalatuan, azaroaren 20aren bezperan, Egunkaria-ren itxierari buruzko Sisiforen Paperak antzerkiaren estreinaldira joateko aukera izan nuen. Lerro hauek baliatu nahi nituzke jendeari antzezlan aparteko eta ausart hau ikustera joateko gonbita egiteko. Pozgarria, estreinaldia Gasteizen izatea; eta erantzuna ez zen makala izan. Printzipal aretoak —COVID garaiotan— baimendua zuen edukiera guztiz bete zen, gazte ugari tartean; eta amaierako txalo zaparrada...
Karlos Gorrindo 2018-10-12an, ARGIA. Nazka-nazka eginda naukate nazionalismo hitza entzun eta deabruaren ipurdia aipatzea legetxelako txakurkeriak ahotan dabiltzan politikari eta kazetariek. Nazio txikiek aldarrikatu ezin duten nazionalismoak, antza, zerikusia ei du pertsonen berezko izate anker eta basati guztien jatorriarekin. Nazio txikiek ezin dute anakronikoa eta demokraziaren kontrako ei diren aldarrikapen identitariorik egin, mendebaldeko demokrazia nazkante sakrosantu honen kontrako erasoa omen delako. Demokrazia usteldu...
Pako Sudupe 2020-09-22, ZUZEU. 2017ko urriaren 10ean, artean urriaren 1eko erreferendum arrakastatsuaren aparrean, Espainiako gobernuak 155. artikulu zoritxarrekoa prestatu gabe zeukala, zergatik ez ote zuen independentzia aldarrikatu? Damu bakar horixe du Puigdemontek. Eta etorkizunari begira konbentzimendu irmo bat: Espainiako estatuarekin konfrontazio demokratikorik izan gabe, autodeterminazio erreferendumik ez dela izango eta, beraz, independentziarik ere ez. Eta independentziarik gabe, Katalunia nazioa ez da...
Aitor Sarriegi 2020-09-4an, GOIBERRI. Etxeko labera hurbiltzen naizenero ikusten dut Euskal Tonbolan tokatutako imana. Hainbat balkoi eta leihotan ere ikusi ditut zapiak lelo berarekin: Euskaraz bizi nahi dut. Egunerokoak ordea, benetan hala ote den galdetzera narama etengabe. Gure bizitzan hezurretaraino daukagu sartuta gazteleraren (Bidasoatik honakoon kasuan) makulua. Gaztelera garden bihurtu zaigu, geure egin dugu, eta ohikoak ditugun gauza askotan ez ginateke gai...
Karlos Gorrindo 2019-09-8an, ARGIA. Zelako pena eta tristura damaigun mendeak eta milurtekoak iraun dituen Herria desagertzen ari dela ohartzeak! Europako herririk eta hizkuntzarik zaharrenak ei diren Euskal Herriak eta euskarak izena aldatu beharko dute laster. Edo Frantziako eta Espainiako Barne ministerioek behartuko dituzte aldatzera. Espainiako eta Frantziako probintzia huts baino ez dira izango. Bost, hain zuzen ere. Eta hizkuntza bi baino...
Jose Mari Pastor 2020-07-18, BERRIA. Euskal Herria eta Katalunia koloniak direla gogorarazi digu Per Nyholm kazetari daniarrak, Cuba, la soledat que no s'acaba liburu argitaratu berrian. Lana Karibeko uhartera egindako bisitan oinarrituta dago. Testua kritikoa da AEBek eta EBk Kubari buruz duten jarrerarekin, baina are kritikoagoa dugu kolonia espainiar ohiko sistema politikoarekiko. Nyholm sozialdemokrazian kokatu beharko genuke. Jyllandsposten egunkariaren berriemailea izan zen Londresen, Thatcherren agintaldian. Gero, Balkanetara...