Home Iritzia

Iritzia

Datorren apirilaren 12an Aberri Egun oso berezia biziko dugu euskaldunok. Lehenengo aldiz urte luzeetan, ez dugu kalean ospatuko Euskal Herriko Jaiegun Nazionala. Francoren erregimen etnozidak lortu ez zuena, Aberri Eguna ezabatzea (diktadura garaian euskal herritar abertzaleak –zigor handiak jasoz- kalera irteten baitziren, kikildu gabe) koronabirus malapartatuak lortu du. Ipar zein Hego Euskal Herrian, derrigorrezko etxeratzeak (guztiz beharrezkoak) manifestazio eta...
JOXE ARAKAMA LOPEZ DE GEREÑU Konkista kolonizazioaren abiapuntua da; hau da, konkista da Herri batek duen hizkuntzaz, kulturaz, balioez eta unibertsoarekiko duen ikuspegiaz desjabetzeko prozesuaren hastapena. Kolonizazio egoera pairatzen duen Herria, baina, ez da gelditzen hizkuntza, kultura eta baliorik gabe; izan ere, alderdi horiek guztiak metropoliaren hizkuntzak, kulturak eta balioek ordezkatzen dituzte; beraz, konkista ekintzari mendeko herriaren ordezkatze kulturalak darraio....
JOXE ARAKAMA LOPEZ DE GEREÑUK konkistaren prozesuak eta horiek Euskal Herrian burutu diren moduak aztertzen ditu artikulu honetan, eta hasteko konkistaren definizioa ematen du: Konkista, era guztietako indarkeriak, engainuak eta amarruak erabiliz gauzatzen den Herri baten azpiratze-ekintza da: talde indartsu batek Herri baten kontra egin dezakeen ekintza kriminalena, gizateriaren kontrako atentatua. Konkistaren moduak: Konkista ez da kasu guztietan era berean gauzatzen den ekintza;...
IÑAKI LOPEZ DE LUZURIAGA. Ez da ondo ezagutzen gure historiako atal adierazgarri hau, eta ez da harritzekoa ere: dudarik gabe, gai deserosoa Espainiako batasun historikoaren totemarentzat. 1794ko abuztuaren 14an, irauli egin zen Hego Euskal Herriko batzar nagusiek ordu arte zeramaten inertzia kontinuista, Gipuzkoak, Getarian bilduta, bere subiranotzarako eskubidea erabili zuenean, eta errepublika izatea erabaki, Frantziaren babespean. Eraginkorki erabili zuten burujabetza...
MIKEL URKOLA ELEIZEGI. Mikel Urkola hainbat liburu idatzi duen unibertsitate irakasle jubilatua da. Mikelen abiapuntua da gu Herri bat garela eta Herria garelako euskaldunok (eta katalanek) nazioarteko hitzarmenen arabera autodeterminazio eskubidea dugula. Hori dela eta artikulu honetan Espainiako Estatua salatu nahi du, frogatuz, sinatu dituen nazioarteko itunak ez dituela errespetatzen.   Herrien Autodeterminazioari buruz esan ohi direnak, Autodeterminazio eskubidea ez dugula, alegia,...
Posible al da hizkuntza bat normalizatzea hizkuntza horretan pelikulak edo telesailak ikustea ezinezkoa denean? Fikziorik ematen ez duen telebista batek esan al dezake euskararen normalizaziorako beharrezkoak diren eremu formal eta informal guztiak jorratzen dituela? Hots, telebista osoa dela? Gabezia handiak antzematen ditugu guk ETB-1eko programazioan. Urtez urte nabarmen areagotzen ari diren gabeziak. Izan ere, eta Joxe Manuel Odriozolaren terminologia erabiliz,...
Euskal Herriko gizarteak, orokorrean, ez ditu gustuko mendekotasun-jarrerak (are gutxiago bidegabekeria baten ondorio direnean) eta ekimen askotan frogatu du intsumisioa nahiago duela, duela urte batzuk soldaduskari egindako ukoan, besteak beste. Ez ditugu maite jarrera diskriminatzaileak ere. Baina hizkuntzaren arloan euskaldunok diskriminatuta gaude eta era otzanean onartzen dugu egoera hori, baita Euskal Herriko tokirik euskaldunenetan ere. Hizkuntza-mendekotasuna odolean daramagu, geneetan...
Berriz ere hauteskunde-giroan gaude Hego Euskal Herrian eta, beti bezala, iritzi ezberdinak agertzen dira botoen garrantziaz, alderdien norabide politikoaz eta boto-emaile euskaltzale eta abertzale legez hartu behar dugun erabakiaz. Azken garaiotan, gainera, Kataluniaren erresistentzia eragina izaten ari da gure egoera politikoan; Katalunia zerumugan, geroz eta zailagoa eta korapilatsuagoa egiten ari da alderdi politikoentzat politika egitea konpromisorik hartu gabe. Hori...
Diarmuid Breatnach Irlandar idazlea. Sarritan aipatu dugu NAZIOGINTZAn Irlandako "eredu" linguistikoa anti-eredu bat dela euskaldunontzat, gure hizkuntzaren normalizazioa eskuratzeko egin behar ez denaren adibidea. Irlandan estatua lortu zutelako duela 100 urte, baina hizkuntzaren galerarekin batera, Nazioa galdu. Irlandako klase politikoak, salbuespenak salbuespen, ez dio inoiz hizkuntzaren gaiari garrantzirik eman, eta ondorioak begi-bistakoak dira, Irlandako estatua guztiz anglofonoa baita. Diarmuid Breatnach idazle irlandarrak Irlandako...