Home Hemeroteka

Hemeroteka

Gilen Mejuto 2020-4-10ean, ZUZEU. Genozidioa da ekintza bat ohartuki gauzatua gizatalde bat suntsitu beharrez. Denok dakigu dozena erdi genozidioren berri: Ameriketako indigenak, Australiako aborigenak, juduak III. Reichean, Ruanda, Bosnia, Palestina… Denak ezagun bezain urrunekoak. Etxean bertan dugun genozidioari, aldiz, ez ikusi egiten diogu, haren ondorioak egunero jasaten ditugun arren. Euskaldunon komunitateak egun pairatzen duen egoera penagarria genozidio baten ondorio da. Genozidio hori...
Jose Mari Pastor 2020-03-21ean, BERRIA. Beste aldekoak beste aldekoagoak gara aste honen hasieratik. Sanchezek eta Macronek muga non dagoen gogorarazi digute. Eta krisi garaietan benetako boterea nork duen. Nazio-estatua bukatua zela esaten zuten, baina koronabirusa hura indartzera etorri da: mugak badaude. Betikoak. Espainiak eta Frantziak ezarriak eta kontrolatuak, besterik ez genuen behar. Muga psikologikoa dago bi aldeetako euskaldunon artean —nire irudipena da...
Karmelo Landa 2019-12-8an, ARGIA. Zer dela eta lagundu behar dugu euskaldunok eta katalanek Espainian “gobernu  progresista” bat osa dezaten? Gobernu espainiarra (edozein koloretakoa) osatzen laguntzen duenak Espainiako Estatua osatzen laguntzen du. Ez dago gauza kaltegarriagorik Kataluniarentzat edota Euskal Herriarentzat Espainia osatua baino. Espainia Francorekin, haren aurretik eta haren ondoren, euskaldunon eta katalanen aurkako proiektua delako. Ez dago Espainia barruan estatu plurinazionalik eraikitzerik,...
Jon Urruxulegi 2019-12-5ean, BERRIA. Konkistatzailearen eskubidea. Kastillak Nafarroako erresuma konkistatzea XII. mendean hasitako prozesu luze bat izan zen, konkista gaztelau batzuen bidez. Baina, Fernando Katolikoa Aragoiko erregea izan zen Nafarroako erresumaren, euskaldunon erresumaren behin-betiko inbasioa proiektatu, sustatu eta exekutatu zuena, 1512an Kastillara anexionatuz. Fadrike Toledokoa, Albako dukea bezala ezagunagoa izan zen Erresumaren okupazio militarrari tropekin ekin zion jenerala. Bazituen gudarostean 2.500 zaldizko,...
Edurne Alegria Aierdi ERABILI.COM Euskarari buruz egin diren azken ikerketetan zera nabarmentzen da, euskaradunen kopurua emendatu egin dela azken urte hauetan, aldiz euskararen erabilera ez dela zabaldu hein berean eta, gainera, lehen euskara hutsez bizi zitekeen herrietan eta tokietan, orain gaztelera edo frantsesa gailentzen ari direla. Halako konstatazioak zer pentsa arazten digu. Azken hamarkadetan egin diren ahaleginak, ikastolak, euskararen aldeko kanpainak, arauak,...
Pako Sudupe 2019-11-2an, ZUZEU. Lantokian ez ezik aisialdian ere sozializatzen gara, eta lehenago herriko plazan eta inguruko tabernetan jende ezagunaren artean bezala, egun gero eta gehiago, gehienok bizi garen hiriguneetan behintzat, saltoki handiko denda handietan -elkarri atxikiriko multinazional handien establezimenduek osaturiko espazio antolaketak eta jende-pilaketak sorturiko giro berezian, musika global ingeles-amerikanoaren aire inpertsonalean-, ardurenik, elkarrekiko arrotz garen gizakiak, halako giro inpertsonal globalizatuan,...
Pako Sudupe 2019-08-9an, ZUZEU. Ez naiz Herri people izenda ETB1-eko programaren etorkizunaz ari, baizik eta han ageri ohi diren herriko jendearena. Portzierto, hitzak hizpidea ekarririk, nola ez aprobetxatu aukera hau programaren izena lotsa-emangarria dela adierazteko; “Herriko jendea” behar luke nire iritzi apal edo harroan. Ez al duzue etnia desagertuen museora igarotzeko zorian eta trantzean ikusten herri people programan ageri ohi den jendea? Hemendik urte batzuetara programa horiek...
Eneko Bidegain 2019-08-6an, ARGIA. Euskal Hirigune Elkargoak “Hizkuntza eta kultura politikak” eskumena hartu du. Eta horrela azaltzen du eskumen hori, bere webgunean: “Euskara, gaskoiera eta Euskal Herriko kulturak ditugu geure lurraldearen nortasunaren oinarria”. Baionako suprefeta eta Frantziako Gobernua, beharbada, ez dira ohartu zer dioen esaldi horrek, ohartu balira, ez luketelako onartuko. “Geure lurraldearen nortasunaren oinarri” horretan ez da ageri frantsesa. Hots, esaldi...
Iñaki Murua 2019-06-30ean, ARGIA. Errezilgo baserri batean euskaraz ikasten aritutako euskaldun berriari, agurtzean, aitonak esana: “Hire euskerea enteitzeko erdeaz ondo jakin behar dik!”. Seguru asko, gazteak euskara batua edo garbiagoa zerabilkien eta aitonak arrotz zitzaion dena erdaratzat hartuko zuen… Beste batean bi azpeitiar elkarrizketan hasi eta: – Ze eitteik zuen seme gazteen horrek? Baa, hor ai dek ikasteei utzi ezinik. – Ze...
Pako Sudupe 2019-05-14an, ZUZEUn. Bozen arteko bitarte honetan, politikariek belarriak promesez betetzen dizkiguten egunotan, are premiazkoagoa eta gomendagarriagoa da paseoaldi ederrak ematea, eta Donostian turista, edo besterik gabe paseolarien artean, leku enblematikoenak ditugu egun Alderdi Ederreko Cervantes plaza, eta bertan dago On Kixote eta Santxo Panzaren brontzezko monumentua; eta, itsas gaineko paseoaren mutur batean, Igeldoren magalean diren Luis Peña Gantxegi plaza...