Home Hemeroteka

Hemeroteka

Xabier Arregi 2019-05-18an, NOTICIAS DE GIPUZKOAn. Europar parlamenturako hauteskunde deialdia daukagu. Hauteskunde horietan Puigdemonti bozkatzeko aukera dugu, eta badago sare sozialetan hori bultatzen duten hainbat adierazpen. Zer arrazoi izan dezake euskaltzale batek Puigdemont presidentaren alde bozkatzeko? Hautu hori herri kataluniarraren borrokari elkartasuna adierazteko modua da, eta espainiar estatua nabarmen uzteko ere. Bestalde, euskaldunok onura atera ahal izango genuke bere izendapenarekin, herrien...
Joxe Manuel Odriozola 2019-04-17an, BERRIA. Gero eta argiago dago hizkuntzaren eta nazioaren arteko harremanak daukan eragin-indarra hizkuntza minorizatuen berreskurapenean. Nazio minorizatuaren aldeko eraikuntza nazionalik gabe ez dago hizkuntza minorizatu bat bere onera ekartzerik. Hizkuntza zapalduaren normalizazio soziala ameskeria hutsa da nazio identitatearen gainerako osagarriekin batera sozializatu eta garatu gabe. Ikus dezagun harreman horrek zer-nolako ondorio eta inplikazioak dituen gai honetan adituak...
Jose Mari Pastor 2019-03-2an, BERRIA. Basque Culinary Centerreko komunikazio-kudeatzaile berriak ez du euskaraz jakin beharko. Lan horretarako aukeratuko duten lagunari espainieraz eta ingelesez ezinbestean jakitea baizik ez zaio eskatuko, hizkuntza ezagutzei dagokienez. Euskara menperatzea ez da derrigorrezkoa izango, iragarkian agertu denez: «Ezinbestekoa da ingelesa eta espainiera jakitea (maila berean). Euskara jakitea kontuan hartuko da». Euskal sukaldaritza goi mailakoa da, zoragarria. Euskal...
Anartz Ormaza Ugalde 2019-02-19an, BERRIA. Lurralde antolamenduak ez du bere eremua gainditu behar hizkuntzarekin lotutako eremuetan sartzeko». Esaldi honekin erantzun die Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza Sailak UEMAk eta Kontseiluak Lurraldea Antolatzeko Gidalerroei euskararen arnasguneak direla-eta jarritako alegazioei. Esaldiak ez du esaten lurralde antolamenduak hizkuntzaren esparruan sartzeko ezintasuna duenik. Ez du esaten, ezta ere, nahita ere ezingo lukeela sartu. Ez dela sartu...
Patxi Saez 2019-01-11an, BERRIA. Euskarari hizkuntzakeriaren pozoitik eman izan zaizkion eztenkada mingarrienak inperialismo linguistikoaren botere egituretatik etorri izan zaizkio. Eztenkada horiek etengabeak izan dira historiaren joan-etorrian, baita gaur egun ere. 1234-1239koa da agirietan agertzen den euskararen aurkako hizkuntzakeriari buruzko testigantzarik zaharrena. Sasoi hartan Errioxako Ojacastro herrian, eta baita eskualde osoan ere, euskara zen egunerokoan herritarrek hitz-jario bizian erabiltzen zuten hizkuntza. Baina, Gaztelako...
Joxe Manuel Odriozola 2018-10-25ean, BERRIA. Corpus plangintzaren eta estatus plangintzaren arteko harremanak ulertzeko eta irudikatzeko ideiak eta asmoak askotan ez dira batere egokiak. Are gehiago, corpus plangintzari sarri askotan eman nahi zaion ia erabateko autonomiarekin geure buruak engainatu nahi izaten ditugu. Iritzi batzuk entzunda badirudi berezko dinamika soziolinguistikoa daukala hizkuntzaren estandarizazioak. Era horretan, euskararen normalizazioa eta normatibizazioa, euskara batuaren aurrerapena eta...
Jose Mari Pastor 2018-10-6an,  BERRIA. Euskal independentisten erreferenteetako bat da Quebec, Eskozia eta Kataluniarekin batera. Hango bozetako emaitzei erreparatzen diegu. Aste honetan albiste txarra izan dugu: burujabetzaren aldekoek nabarmen egin dute behera botoetan. Pozik daude gure unionistak. 1995ean erreferenduma egin zuten Quebecen. Independentziaren aldekoek ozta-ozta galdu zuten. Sentimendu nazionalak bizirik dirau, baina garrak ez du hainbeste berotzen. Behinolako gizartea eta oraingoa ez...
Jonjo Agirre 2018-08-28an, BERRIA. Andoni Unzalu Eusko Jaurlaritzako goi-kargudun PSOEtarrak Ideas o creencias liburuxka argitaratu du, alderdiaren babesik handienarekin: Celaa, Retortillo, Lopez, San Jose, Prieto, eta beste agintari batzuk izan ditu lagun aurkezpenetan. Pentsamolde zaharkitua da Unzalurena, antimodernoa, ez-zientifikoa, batere ekarpen berririk ez duena, mila aldiz errepikaturiko aurreiritzi linguistikoz ondua. Gutxienez, Unamunoren garaiaz geroztikoak. Berritasunik ez inperialismo linguistikoaren ortzemugan. Halakoxe loreak bota ditu...
Patxi Azparren 2018-08-10ean, NAIZ. Etxebizitzen prezioaren iruzur erraldoiak jaioterritik (Donostiatik) bota baninduen ere, orain arte, beti, Gipuzkoan erroldatuta eta lan egin dut. Halere, oraindik arrotz dut EAE delako eremua. Pais Vasco; EAE; Comunidad Autonoma... horiek guztiak ez ditut atsegin. Eroskiren marka zuriko zenbait produktutan elkargo horren maparekin batera Euskadi irakurtzean, Erkorekarekin gogoratzen naiz. Gure bi aitonen jaioterrira joaten naizenean (Goizueta eta Morentin)...
Iñaki Lopez de Luzuriaga 2018-08-20an, ZUZEU. 778ko Gudua birsortu egin zen 1871ko Prusiako gerraren lorratzean, frantses herriarentzako eredugarri. Gudutik sortutako narrazioak, Errolanen kantuak, gerra eta heriotzaren inguruan harilkatu zituen estatuaren menpeko herriak, haiek estatuaren asmo zibilizatzaile mesianikoarekin lerrokatuz. Halaxe sortu zituen ere Espainiako estatuak Afrikako Gerrak (lehenengoa, 1859-1860). Euskal agintariek beren eskuak lotuta ikusi zituzten, elkartasun nazionalerabehartuak, eta txintxo bete zuten beren partea: Araba, Gipuzkoa...