Home Hemeroteka

Hemeroteka

J.J. Agirre Martinez 2018-08-16an, BERRIA. Hirigintza batzordearen bilera udaletxe abertzale batean: Alkatea, bi zinegotzi abertzale eta idazkaria, elebidunak. Bi zinegotzi unionista eta udalak kontratatutako eraikuntza-enpresako ingeniaria, espainieradun elebakarrak. Bilera luze doa, eta kafea hartzeko etena egin dute. Tarte horretan, bi zinegotzi abertzaleak euskaraz hasi dira euren artean. Bat-batean, bertan zen ingeniariak zakar: «¡A hablar en vasco a la calle!»... Eta zinegotzi unionistak:...
Pako Sudupe 2018-07-21ean, ZUZEU. Hala idatzi zuen Telesforo Monzonek F. Krutwigen Vasconia liburuari eginiko iruzkinean, Baionako Enbata astekarian (“Ego-aize golpea…”) argitaratutako artikuluan. Liburu-idazleari eskainitako zenbait laudoriorekin batean, eta gauza batzuetan bat ez zetorrela aditzera emanik, liburu haren egiazko hutsa honako hau iruditzen zitzaion: “Erderaz idatzia dugu, ori ere. Erderaz eta beti erderaz. Euskararen alde… erderaz. Betiko lelo bera. Argatik ez nuke...
Joxe Manuel Odriozola 2018-06-24an, BERRIA. ETAren historiari buruzko kontakizuna dela-eta, giza eskubideak hitzetik hortzera dabiltza gatazka politiko armatuak eragindako hilketak hizpide hartuta. Ideologia espainolistaren arabera, Euskal Herrian hildakoak pertsonak bakarrik izan dira, ez da beste deusik hil. Ez da giza eskubideak diren nazio eskubiderik lurperatu. Ez da balio eta gizatasun euskaldunari dagokion baliorik suntsitu eta hil. Hilkorrak, ordea, ez gara pertsonak bakarrik....
Martxel Toledo Garmendia 2018-06-26an, BERRIA. Esan gabe doa. Ez naiz analista ezta kazetaria ere. Are gutxiago politologoa edo egunero hedabideetan denetarik hitz egiteko ausardia duten horietako «tertulianoa» edo kolumnista aditua, kirolzale xumea baizik. Baina uste dut merezi duela lerro batzuetan bada plazaratzea, Errusian jokatzen ari den munduko futbol kopa honek, besteak beste, gure artean horretarako ere balio beharko lukeelako. Eta garaian...
Gerardo Luzuriaga (Dokumentalista) 2018-05-18an, BERRIA. Zenbat aldiz iragarri digute Euskal Liburutegi Digitalaren sormena? Legealdi bakoitzean behin, gutxienez. Behin eta berriro helarazi digute berritzat zaharra dena, euskal liburutegi digitala abiatuko dela. Badira gutxienez hamabost urte kontu honekin hasi ginela. Orain 2018an gaude, eta berriro beste proiektu batekin etorri zaizkigu agintariak... Iraungo du? Esaten dutenei Liburutegi Digitalari bai, baina Liburutegi Nazionalari ez, galdera...
Estitxu Garai Artetxe 2018-04-29an, ARGIA. Gure kostaldeko harkaitzek ondo dakite zer gertatzen den urak behin eta berriz bisita egiten dizunean. Zenbait olatuk izan dezaketen eragina imajinatzea ez da zaila, handiak eta zaratatsuak baitira. Beste asko, ordea, txikiak, ia ezkutukoak izanagatik, higadura askoz handiagoa sor dezakete fereka leunen errepikapenen poderioz. Gauza bera gertatzen da asimilazio kulturalarekin. Ageriko inposizio bortitzak sumatzea erraza da,...
Andoni Canales 2018-02-22an, BERRIA. Idiazabal eta Elgoibar futbol taldeen arteko partiduan epailearen jokalariekiko eta euskararekiko ustezko mespretxuzko jarreraren harira eta astelehen gaueko ETB2ko irudiak eta elkarrizketak entzunda, zera adierazi nahi dut: Epailearen jarrera erabat kritikagarria izan daitekeela argi utzita (berak beste bertsio bat darabil), niretzat are kritikagarriagoa eta tamalgarriagoa da ETB euskaldunak diren horiek gaztelaniaz berba egitera bultzatzera darabilen politika hori indarrean...
Lander Arbelaitz 2018-01-19an, ARGIA. Nahiko oharkabean igaro da euskaldunoi aste honetan eman diguten kolpea. Hitz potoloz jositako titularren bitartez kontatu zaigu EAEko Auzitegi Gorenak indargabetu egin duela Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskararen Normalizazio Plana, erdaldun elebakarrak “diskriminatzen” dituela argudiatuta. Zer gertatu da baina? Euskaldunek erdaldunak diskriminatu? Nola baina? Euskaldunok bizi dugun zapalkuntza egoerara ez gara kausa metereologikoengatik heldu. Inork ez du bere...

ARAZOA

Jose Mari Pastor 2018-01-20an,  BERRIA. Abestia 1988an hedatu zuen Eddy Grant-ek, Hegoafrikan apartheid-a indarrean zegoen garaietan. Gimme hope Jo'anna kanta diktadura arrazistaren kontrako ikurra izan zen, himnoa. Johannesburgoko botere zuriaren eta Sowetoko erresistentzia beltzaren arteko talka islatzen zuen. Bake gogoa zerion testuari, baina hitzek borrokaren beharra nabarmentzen zuten, Desmond Tutu aipatzen zutenean: «Jesusen alde lan egiten duen predikariak, gizon bakezalea den...
Xabier Arregi 2018-01-12an, NOTICIAS DE GIPUZKOA. Euskararen itoguneetan bizi garenontzat ez dago arnasa lasai hartzerik, ezta ETB1eko albistegietan ere. Ikus-entzule euskalduna Gaur Egunari arreta jartzera doanean, badaki erdara hutsean entzun beharko dituela hainbat adierazpen (politikoenak, adituenak…), susmatu barik zergatik den horrela euskara hutsekoa izan beharko lukeen kate batean. Baten batek zigortu nahi ote gaitu? Adoktrinatu? Azpimarratu Espainiako zatitxo honetan bizi garela...