DIONISIO AMUNDARAIN.
Espainian hauteskundeak antolatu dituzte uztailaren 23rako. Gu ere, euskaldunok, nahastu gaituzte, beste behin, beren nahasmenduan.
Harrigarria gertatzen zait ikustea, aipatu hauteskunde horietako kanpaina, nola ageri den garatzen, ardazturik, Euskal Herrian ere, Feijóo ala Sánchez delakoan. Bai, kanpainaren muina, Euskal Herrian ere, horrela oihukatzen dute, batzuek eta besteek. Ez PSOEk bakarrik. Ez PPk bakarrik. Bi hauek harro sentitzen dira, Euskal...
Etsipen-beroaldi batean Espainiako presidenteak estatuko hauteskundeak ustekabean aurreratu izanak ezustean harrapatu gaitu. Eta hauteskunde horien aurrean genituen zalantzak lehenbailehen argitzera behartu ere bai. Nahiz eta Naziogintza Taldean Espainiako hauteskundeen aurrean hartu beharreko jarreraz gogoeta bat abiatuta izan, Sanchezen ustekabeko erabakiak gure hausnarketaren emaitza aurreratzera bultzatu gaitu, ezinbestean.
Zentzurik ba al du parlamentu arrotz batean parte hartzeak? Hori egiterakoan ez al...
PAKO SUDUPE
Oraindik ez da erabat amaitu askapen nazional eta sozialaren aldeko guduaren aroa, ez baitute amaiarazi nahi, ez indar espainolek, ez eta haien laguntzaile baliagarria eta leiala den hemengo alderdi autonomista-federalistak ere. Madrildik presoen gaineko mendeku judizialekin jarraitu nahi dute epaile neofrankistek, eta hemengo unionistek, bereziki PPk-PSEk eta PNVk halaber, etekin politikoa ateratzen jarraitu nahi dute, zoru etikoaren mantra...
Euskal Herriko eragile euskaltzale gehienak bat datoz esatean orain arte Hego Euskal Herrian aplikatutako hizkuntza-politikek eman beharrekoa eman dutela. EAEn eta Nafarroan euskararen ezagutza pixka bat emendatu arren, erabilera behera doa (oso kezkagarria gune euskaldunenetan azken urteotan izan den beherakada). Ipar Euskal Herrian, zer esanik ez, egoera are okerragoa da. EAEko eta Nafarroako euskararen legeek 40 urte inguru dituzte,...
Lan honetan Julen Zabalok “Naziogintza berriaz” idatzitako artikuluari erantzun zabala eman nahi diogu Naziogintzatik. Zabaloren jatorrizko artikulua, hemen:
https://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/naziogintza-berriaz
Hasieran Zabalok egiten dituen proposamenak ekarriko ditugu banan-banan eta, segidan, gure erantzunak gehituko ditugu:
Julen Zabalok: “Euskal estatura heltzeko bidea aldatzen ari denez, nazioa ulertzeko modua ere aldatzen ari da”
Erantzuna: Ez gaude ados baieztapen horrekin. Nazioa ulertzeko modua ez da berez aldatzen. Aspaldian...
Nazioen emantzipazio-prozesuak luzeak eta gorabeheratsuak izan ohi dira. Eta horietako batzuk, baita dramatikoak eta odoltsuak ere, zoritxarrez. Azken 40 urteotan Europan sortu diren estatu berrien sorrerei so egiten badiegu, ohartuko gara nazio batzuek gatazka luzerik gabe haien autodeterminazioa gauzatu dutela (Estonia, Letonia, Montenegro…), beste batzuetan prozesu hori askoz liskartsuagoa izan den bitartean (Kroazia, Kosovo, Georgia…). Nolanahi ere, nazio-askapeneko prozesu...
Linguizidio eta kolonizazio luze baten ondorioz Euskal Herriko nortasun nazionala nabarmen ahuldu da azken 150 urteotan, eta asimilazioaren malda bortitzean irristatzen ari gara harrezkero. Oso bestelakoa zen gure egoera 1843an, Victor Hugo idazle frantziarrak bisitatu gintuenean: “Baina Espainian ote naiz? Ozta izan liteke inor espainiarra Donostian, euskaldunak dira denak. Gipuzkoa da hau, foruen herri zaharra, euskal probintzia libre zaharrak....
ALAN SANDRY.
Swansea University (Gales/Cymru).
Uste da Galesa - Cymraeg - Europako bigarren hizkuntzarik zaharrena dela, euskararen ondoren, eta bere jatorria gutxienez 3.000 urtekoa dela. Galesko, Ingalaterrako mendebaldeko eskualdeetako, Cumbriako (Lakuen Barrutia) eta Eskoziako hegoaldeko biztanleek hitz egiten zuten; Edinburgo eta Glasgow eremu gales-hiztunak izan ziren.
Gales Ingalaterrak anexionatu zuen 1282an, eta 1536ko Batasun Aktaren ondoren, galesa debekatu egin zen administrazioan, eta...
XABIER IRUJO
Historialaria. Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikergunea.
Euskal errepublikaren proiektu politikoa ez da berria euskaldunon artean. Izan ere, askatasunaren galerari dagokio eta askatasunaren galeraren ondorioa da. Proiektu politikoa izateaz gain, gure arbasoen eskutik jaso dugun ondare kulturala ere bada.
Euskal herrietan independentziaren aldeko aldarrikapena euskal estatuen askatasun politikoaren galerari lotuta dago eta berezkoa zaio. Horregatik, independentziaren defentsa Frantziako Asanblea Nazionalak Nafarroako, Lapurdiko...
SHONA McALPINE.
ICEC erakundearen Eskoziako ordezkaria.
Eskoziako gaelikoa eta ingelesa oso desberdinak dira hizkuntzaren ikuspegitik. Irlandako gaelikoarekin eta galesarekin harreman estua duen hizkuntza zelta da Eskoziako gaelikoa. Eskoziako landa-eremuko hizkuntza nagusia izan zen XVII. mendearen hasierara arte. 1603an, Koroen Batasunarekin, Eskoziak estatu independente izaten jarraitu zuenean, baina monarkia bateratu batekin (errege eskoziarra Ingalaterrako errege ere bihurtu eta Gortea Londresera eraman zuenean),...