Euskal Errepublikaren gogoa ez da abertzaleon asmo berria, gaur goizean asmatutakoa. Tradizio historiko luzea duen aldarrikapena baizik. Sabin Arana jaio baino 130 urte lehenago, XVIII. mendean, hau idatzi zuen Aita Larramendi andoaindarrak: “Zergatik euskarak ezin du bere hiztun guztiak elkarrekin ikusi, Nazio bakar batean bildurik, aske eta beste hizkuntza eta nazioen menpekotasunetik at? Zergatik egon behar dute Espainiako hiru...
Publikatu genuen artikuluaren lehenengo zatia, hemen: https://www.naziogintza.eus/euskal-herriko-demografiaren-larrialdiaz-1-zatia/
MIGRAZIO-FLUXUAK EUSKAL HERRIAN
Gizarteko desberdintasunak areagotzen ari diren mundu bidegabe honetan, migrazio-fluxuak ondorio logikoak dira. Urtero milioika pertsona herrialde aberatsetara abiatzen dira gerretatik, gosetetik edo miseriatik ihesi, eta joera hori ez da aldatuko epe laburrean. Giza tragedia izugarri horren aurrean ezin gaitezke bihozgabeak izan, eta bizitza hobe baten bila gure atea jotzen dutenekin enpatia izan...
Euskal nazioan eta bere bilakaeran eragiten duten faktoreak aztergai ditugu NAZIOGINTZAn. Euskal kontzientzia nazionala eta euskal hizkuntza, kultura eta nortasun kolektiboaren aldeko mezua sustatzen dugunez, funtsezkoa deritzogu hauek baldintzatzen dituzten parametroak identifikatzea eta aztertzea. Eta parametro horietako bat, garrantzi handikoa, demografiaren parametroa da. Honi helduko diogu, beraz, jorratuko ditugun bi artikulu hauetan.
Gurea bezalako nazio txiki baten hizkuntza, kultura, soziologia...
ELIN HAF GRUFFYDD JONES.
Prifysgol Cymru-Galesko Unibertsitatea.
ELEN-eko presidentea (https://elen.ngo/).
NAZIOGINTZA Taldeak gurea bezalako estaturik gabeko beste nazio batzuen hizkuntza-borroka jakitera eman nahi du. Horretarako, eredu batzuk aztertuko ditugu abian jarri dugun artikulu sorta baten bidez. Galeseko, Kataluniako, Quebeceko eta Flandriako kasuak zuei azaltzeko asmoa dugu.
Elin Haf Gruffydd Jones irakasleak eta ELEN-eko presidenteak NAZIOGINTZArako propio idatzitako lehenengo artikulu honetan Galesko kasua ezagutuko...
Iritzia
AUTODETERMINAZIOA. NBE-REN 1966KO NAZIOARTEKO BI ITUNEN ESTATU SINATZAILEEN ZERRENDA ETA HAIEN ZURIKERIA EDO JOKAMOLDE MALTZURRA
MIKEL URKOLA ELIZEGI
1966. urtean Nazio Batuen Erakundeak Nazioartean eragina duten bi Itun garrantzitsu aldarrikatu zituen: a) Eskubide Zibil eta Politikoak jorratzen dituena, 53 artikulu dituena; eta b) Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalak finkatzen dituena, 31 artikulu dauzkana. Bada, 1977. urtean espainiar estatuak bi itun horiek onartu eta orduko Espainiako Errege Juan Carlos I-ak biak izenpetu zituen. Bi itun horiek...
“Hasieran nazionalistak omen ginen. Gero, nazionalismoa itsusia zela eta, abertzale bihurtu ginen. Orain, abertzaletasuna ere aski polita ez eta independentista ez-nazionalista, ez-abertzalea izan behar omen da…..Beti erretiran.”
Joxe Azurmendi, “Hizkuntza, Nazioa, Estatua”.
Zirrara handia eragin zigun duela urte batzuk euskal ezker abertzaleko buruzagi ezagun batek Eskozian esandakoak: “Ni independentista naiz, baina ez naiz abertzalea”. Orduan ez zen ohikoa halakoak entzutea, baina...
EDURNE ALEGRIA AIERDI.
Irailaren 11ko BERRIAn Iraitz Lazkano, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakariak argitaratutako “Herritar gehiago, euskara gehiago” artikuluaren harira (https://www.berria.eus/paperekoa/1876/021/001/2021-09-11/herritar-gehiago-euskara-gehiago.htm) zenbait burutazio sortu zait.
Lazkanok frogatu nahi du immigrazioak ez diola kalterik egiten euskarari zenbaitek zabaldu nahi duen moduan.
“Zenbait” horien balizko intentzio maltzurra albo batera utzita, ikus dezagun hotz-hotzean norainoko eragina izan dezakeen herrialde bateko biztanle-multzo bat beste batean txertatzeak, edozein...
JOSE INAZIO LOPEZ DE LUZURIAGA
Musikologoa. Donostiako kontserbatorioko irakasle jubilatua.
Artikulu honetan autorea musikaz ari bada ere, argi dago azterketa bera erabilgarria dela kulturaren gainerako kultur-alorren analisietan, kirola izan, margolaritza izan ala poesia izan.
KULTURA ETA MUSIKAREN DEFINIZIOA
Definizio orok asmo metodologiko baten berri ematen du, programatikoa da, nolabait, eta, gure kasuan ere, horrela izan behar du. Musika ezin da ulertu kulturatik at,...
DERWICH M. FERHO.
Bruselako Institutu Kurduko presidentea.
Derwich M. Ferho Bruselako Institutu Kurduko presidentea da, giza zein Herri-eskubideen mugimenduarena. Derwich 1961ean jaio zen, Turkiaren mendeko herri txiki batean, Midyat-etik gertu. 17 urterekin bere jaioterria utzi behar izan zuen. Turkiako militarrek bost kurdu herrikide erail ondoren berak antolatutako protesta izan zen ihesaren arrazoia. 1977ko otsailean Bruselara iritsi zen. 1978an, bera bezalako beste...
Berrogeita hamar urte bete ditu RTVEko TeleNorte saioak. Frankismo garaian jaioa, euskarak errepresio latza pairatzen zuenean, harrezkero bere hizkuntza-portaera gutxi aldatu du telebistako saio horrek: euskararen bazterketa begi-bistakoa da, ia 1971koaren antzekoa, eduki guztien %6 soilik emititzen baitu gure hizkuntzan.
Euskaldunontzat bitxia eta iraingarria da ikustea, enpresa publiko berak (RTVE-k) irizpide desberdinak jarraitzen dituela lurraldearen arabera: esaterako, Kataluniako lurralde-deskonexioetan (hainbat...