Home Iritzia

Iritzia

Publikatu genuen artikuluaren 1. zatia, hemen: https://www.naziogintza.eus/manifestu-nazionalista-ulises-moulinesen-idazlanaren-laburpena-1-zatia/ Laugarren atala: Etnia eta nazioa. Atal hau gauzatzeko Moulinesek D. Levinsonen definizio bat hartzen du abiapuntutzat: “Nazio terminoak… erreferentzia egiten dio talde etniko bati… ekintza politikoa egiteko antolatu eta mobilizatu denari… Talde etniko bat talde bat da, eta kideek hizkuntza, erlijio, kultura, historia edo arrazan oinarritutako identitatearen eta elkartasunaren sentimendua partekatzen dute” (74. or.). (D....
Artikulu honen erreferentziazko argitalpena: Manifestu nazionalista (are separatista ere esango nioke, estutuz gero). Txalaparta arg., 2008. Itzultzailea: Xalbador Garmendia.   C. Ulises Moulines (Caracas, 1946) Logika eta Zientziaren Filosofian berezitutako pentsalaria da. Fisika eta Filosofiako ikasketak Bartzelonan egin zituen eta Filosofian Doktoretza Municheko Unibertsitatean eskuratu zuen (1975). Municheko Unibertsitateko Filosofia, Logika eta Zientziaren Teoriaren Institutuko zuzendaria da. Manifestu nazionalista liburuaren argitalpenaren...
Publikatu genuen artikuluaren 1. zatia, hemen: https://www.naziogintza.eus/autodeterminazioa-nazio-guztien-eskubide-unibertsala-1-zatia/ HAGAKO NAZIOARTEKO JUSTIZIA AUZITEGIAREN EPAIA (2010ean): 2008an Kosovok aldebakarreko independentziaren aldarrikapena egin zuen. Serbiak nazioarteko auzitegietara eraman zuen auzia, eta Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegiak epai historiko bat eman zuen, 2010ean. “Nazioarteko zuzenbideak ez du debeku zehatzik independentzia-adierazpenei dagokienez. Horrenbestez, Kosovoren 2008ko independentzia-aldarrikapenak ez du nazioarteko zuzenbidea urratzen” Hots, nazioarteko zuzenbidean ez dago inongo legerik aldebakarreko independentzia debekatzen...
AUTODETERMINAZIOA NAZIOARTEKO ORDENAMENDU JURIDIKOAN Nazio Batuen Erakundeak autodeterminazioaz eman dituen ebazpen nagusiei buruz iritzi kontrajarriak irakurtzen ditugu askotan. Hori dela eta, iritzi ezberdin horien atzean egon daitezkeen arrazoiak aztertu ditugu lan honetan eta, hasteko, Nazio Batuen Erakundeak autodeterminazioaz plazaratu dituen dokumentuak sarritan oso koherenteak ez direla ohartuko gara. Esaterako, egia da testu batzuetan NBEk autodeterminazio-eskubidea koloniei dagokiela esaten duela, baina...
ANDONI SARRIEGI ESKISABEL. Goiberriren 397. zk.an (2020-11-20koan), JAKITETIK KALEAN EGITERA erreportajea argitaratu zen Goierriko herriz herriko euskara-ezagutzen datuekin eta herri batzuetako erabilera-neurriekin. Jakitearen eta erabiltzearen inguruan gauza asko esan eta idazten da baina oso gutxi eta oso urri funtsezkorik eta hori azaldu nahi nuke nire herriko datuak, Beasaingoak, hartuta. Beste herri guztietako datuekin ere antzeko azterketak egin litezke banaka-banaka eta...
EDURNE ALEGRIA AIERDI. Izenburua irakurri ahala liburuaren kutsua edo tonua mingots bezain zorrotza izango dela ohartzen gara, Koldo Izagirreren ohiko estilo berezian. Baina kasu honetan, helburu zehatz bat dauka: euskararen egoera soziolinguistikoa azaltzea historian zehar gaurdaino (liburua 2010ean idatzia da, halere ez du gaurkotasunik galdu). Bide batez, hizkuntzei buruz ditugun uste eta aurreiritzi ustelak uxatuz, gure mintzaira dagokion tokian ezartzen...
Euskararen politizatze/ez-politizatze eztabaida-gaia Naziogintza taldearen kezka izan da bere sorreratik. Asko eztabaidatu eta idatzi dugu horretaz, baina orain -artikulu honen bidez- zuzenean gaiari heltzea erabaki dugu. Hasteko, “politizatze” kontzeptua argitu nahi dugu. Argi utzi nahi dugu politizatze hitza zentzu nazionalean erabiltzen dugula eta ez dugu nahi, inolaz ere ez, ezker/eskuin lehia politikoan parte hartzen duten eragileen artean geure burua sartzea...
Euskaraldiaren aurtengo edizioa ezberdina izango da, dena desberdina baita aurten birus malapartatuaren ondorioz, eta, zer esanik ez, jendaurrean eta belarriprest eta ahobizien arteko jokoan oinarritzen den praktika batez ari garenez gero. Prestalanak ondo doazela ematen du. Zorterik onena opa diogu hamabost eguneko hizkuntza-praktikari, eta elkartasun euskaltzalea eskaintzen diegu antolatzaile, bultzatzaile eta parte-hartzaileei. Hori esanda, gatozen ekimen honek albo-kalterik izan dezakeen...