Home Iritzia

Iritzia

MIKEL GALLAIZTEGI Irakaslea. Azken boladan ahots batzuek EAEko Hezkuntza-ereduari buruzko beren iritzia eman dute, eta D ereduaren mugak eta gabeziak agerian jarri dituzte, ikasle askok euskararen gutxieneko hizkuntza-gaitasuna lortzen ez dutelako. Baina eredu hori indartu beharrean, ahots horiek hizkuntza-helburuak leuntzea iradokitzen dute, hizkuntza-porrot hori arintzeko. Horren aurrean, Mikel Gallaiztegiren ikuspuntua (eta baita NAZIOGINTZArena ere) guztiz kontrakoa da: euskarazko murgiltze-eredua orokortu eta...
EAEko hauteskundeak igaro dira eta atsekabe handiz egiaztatu ahal izan dugu alderdi politiko abertzaleek agenda nazionala (euskara, autodeterminazioa, lurraldetasuna…) berriro ere baztertu egin dutela kanpainan zehar. Beste batzuk izan dira lehentasunak, eta gure eskaera (ikus hemen: http://www.naziogintza.eus/editoriala-eae-ko-hauteskundeak-naziogintzaren-eskaerak-eta-proposamenak/) ez dute aintzakotzat hartu: Sevillan edo Albaceten aipagai diren gai eta lelo berdinak erabili dituzte hauteskunde-kanpaina horretan. Zinez penagarria. Hautestontziek ez dute ezustekorik...
JOSE INAZIO LOPEZ DE LUZURIAGA Musikologoa. Donostiako kontserbatorioko irakasle jubilatua. Iruñeko proposamena 2020ko abuztuaren 12an, Iruñean, laurogei bat musikarik Euskal Herri osoko ereserkia Gernikako arbola izan behar lukeela aldarrikatu zuten Julian Gaiarreri egindako monumentuaren aurrean. Berrian jasotzen denez, “nahi dugu berreskuratu gure betikoa izan den kanta, Euskal Herriko ereserkia, 157 urte dituen kanta. Ea politikak batu ez duena musikak eta kulturak batzen...
JOSU ALBERO. Euskal Wikilarien Kultura Elkartea. Hizkuntza baten indarra aztertzeko soziolinguistek indize bat aintzakotzat hartzen dute usu: Calvet barometroa. Barometro horrek hizkuntza baten osasuna neurtzen du hainbat parametroren bitartez: hiztunen kopurua, ofizialtasuna, hizkuntza horrek hezkuntza munduan duen pisua, hizkuntza horretan argitarazten diren liburuen kopurua, bere hiztunen ugalkortasun-tasa.… eta wikipedian duen artikuluen kopurua, besteak beste. Zer esanik ez dago barometro horretan ingelesa...
Trebiñu gabeko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira datorren uztailaren 12an. Eta hautestontziekin hitzordu garrantzitsu hori aintzakotzat hartuz, tribuna honetatik ezinbestekotzat jotzen ditugun eskaerak egin nahi dizkiegu euskal alderdi abertzaleei. Lehenengo eskaera, eta garrantzitsuena, hauteskunde-kanpaina honetan agenda nazionala kontuan hartzea (euskara, autodeterminazioa, lurraldetasuna, kirol-selekzio nazionalak, demografia, …). Guk ez dugu gutxiesten bestelako gai sozialen garrantzia, inondik inora ere...
LUKEN ETXABE. Euskaldunok independentziaz hitz egiten dugunean, burura etortzen zaigun lehenengo nazioa sarritan Irlanda da. Antzeko ezaugarriak izan ditugulako nolabait: bietan hizkuntza gutxitua, bere lurraldea bitan banatuta, talde armatu bat…, eta abar. Baina, Irlanda al dugu adibide garbiena gure nortasuna edo nazioa bermatzeko? Hau da artikulu honetan aztertuko duguna. Ia 100 urte dira Irlandako hegoaldeak independentzia lortu zuela Britainia Handitik, 1921eko...
ERIC ROULET Okzitanierazko irakaslea. Europako estaturik gabeko naziorik handiena da Okzitania, Atlantikotik Mediterraneoraino zabaltzen dena, eta frantziar estatuaren hegoalde osoa hartzeaz gain Italiako zati bat (“Valadas”) eta Espainiako beste bat (Aran) ere badituena. Okzitaniar lurralde guztien arteko lotura nagusia hizkuntza da. Okzitaniak batasun politikoa inoiz ez izan arren, hizkuntzak nortasun komunaren sentimendua eman die Okzitaniako eskualde ezberdinei, eta baita izena bera Nazioari...
Soziolinguistika Klusterraren web-orrian zera irakur daiteke: “Soziolinguistika Klusterraren xedea: soziolinguistika arloko I+G+Bko erreferentziazko agente izan nahi du, euskararen berreskurapen eta normalizazio prozesuan eragile papera hartuz”. Beraz, badirudi euskara berreskuratu eta normalizatu beharrean dagoela, hots, bere egoera ez dela behar bezain osasuntsua eta galtzeko arriskuan dagoela. Alta, 15 urte bete berri dituen Kluster honetako soziolinguistek berreskuratze- eta normalizatze helburu horretara...