Home Iritzia

Iritzia

Euskal Herria, Nazio bezala, gaixorik dago. Desnazionalizazio-prozesu bortitza ari da sufritzen azken urteotan , gure ustez, kontzientzia nazionala asko ahuldu delako. Abertzaletasunak, orokorrean, ez du jakin gaitz hori     zuzen diagnostikatzen, eta horren ondorioz, gaitzaren sintomak gero eta agerikoagoak dira: mundu globalizatu honetan gure identitate kolektiboa galtzen ari da, eta, okerragoa dena, gero eta espainiarragoak/frantsesagoak gara. Gaitzaren sintomak begi-bistakoak dira, edozein...
XABIER LAKARRA BEROITZ. Argudio praktiko eta ekonomikoez gain, abertzaleok euskal estatua gure nazioaren biziraupena bermatzeko eta gure hizkuntzaren egoera diglosikoari amaiera emateko tresna gisa ere ikusten dugu. Izan ere, euskal errepublikak bestelako estatus juridikoa eta bestelako erabilera praktiko-administratibo eta publikoa eman beharko lizkioke euskarari, lehentasunezko hizkuntza bihurtuz. "Estatu batekin ez dakit euskara salbatuko den, baina estaturik gabe, ziur ezetz" zioen...
Hasier Arraizek idatzitako artikuluak, Euskara-desleialtasunak: euskara erdigunean (Berria 2019/07/20) delakoak hainbat erantzun jaso ditu (Pako Sudupe, Xabier Muguruza…) eta Naziogintzak ere bere iritzia eman nahi du. Bere artikuluan Arraizek hainbat ideia aipatzen badu ere guk identitateari buruz esaten duenari erreparatuko diogu idatzi honetan, nahiz eta “desleial” hitzaren erabilera guretzat desegokia izan. Ona eta osasuntsua iruditzen zaigu Arraizek bere alderdiak egindako...
ROBIN McALPINE "COMMON WEAL" Erakundearen Lehendakaria. Ia bost urte pasatu dira Eskoziak bere autodeterminazio-erreferenduma egin zuenetik, independentistek, ozta-ozta, galdu zutena. Brexit-ak, ordea, aukera berri bat ireki dio Eskoziako mugimendu independentistari, eskoziarrek Europako Batasunean jarraitu nahi dutelako eta lekutan daudelako ingelesen jarrera eurofoboetatik. Azken hilabete hauek manifestazio oso jendetsuak ikusi dituzte Glasgoweko kaleetan independentziaren alde, eta Nicolas Sturgeon lehen ministroak bigarren erreferendum bat...
MIKEL URKOLA ELEIZEGI. Estatuak asmatu zirenetik, duela 5.000 urte inguru, munduan izan den gaitz politikorik okerrena eta krimen handienak eragin dituena inperialismoa izan da.   Atzo eta gaur. Kontinente guztietan, erlijio batekoak eta bestekoak, batzuetan demokraziaren izenean zein justiziaren izenean, edo beste batzuetan aberriaren izenean, inperialismoak gaitz unibertsalak izan dira. Baina gezurra badirudi ere, krimen horiek izan dira, txalotuenak ere. Inperialistek,...
Maiatzaren 26a da hitzordua Europako Parlamentuaren eserlekuak aukeratzeko. Eta esan gabe doa gurea bezalako estaturik gabeko nazioentzat funtsezkoa dela parlamentu horretan ahotsa izatea, ez soilik gure egunerokoari eragiten dioten gauza asko bertan erabakitzen direlako, baita burujabetzako prozesu bat abian jartzeko ezinbestekoa delako Europan aliatu sendoak izatea ere, Kataluniako prozesuak agerian jarri duenez. Europako Legebiltzarrean europarlamentariak multzo politiko ezberdinetan biltzen dira....
“Euskadiko Orkestrak Euskal Orkestra Nazionala izan behar zuen, bokazio horrekin sortu baikenuen. Tamalez, amore eman genuen izenean” Carlos Garaikoetxea lehendakariak. Euskal Herria estaturik gabeko Europako Nazioa da, gaur egun Europan ezagutzen den herri zaharrenaren kulturaren gainean eraikitako Nazioa. Euskal herritarren sentimendu nazionala aspalditik errotutako sentimendua da; Aita Larramendiren testuetan sentimendu nazionala eta, are gehiago, Euskal Errepublika sortzeko proposamena dago: Pirinioetako Probintzia...