Home Iritzia

Iritzia

Euskaldunon artean ohikoa da inertziaz jarraitzea Espainiako egutegi nazionala. Bai alor erlijiosoan eta baita alor zibil eta politikoan ere usadioz jarraitzen ditugu espainiarren festa-egunak geure buruari ezer galdetu gabe. Horren ondorioz, espainiar gertaerak eta historia ezagutzen ditugu baina ez dugu geure historia hurbila ezagutzen. Horixe bera gertatzen da Euskal Errepublikaren aldarrikapenarekin. 1931ko apirilaren 14ko data Espainiako errepublikaren ezarpenari lotuta dago...
IRATI OLEAGA. Aurten 15 urte bete dira Espainiako Guardia Zibilak, armak eskuetan, Euskaldunon Egunkaria itxi zuenetik. Munduan euskara hutsez idazten zen egunkari bakarra ezabatu zutenetik. Kazeta ixteaz gain, 10 langile atxilotu, torturatu eta inputatu egin zituzten, terrorismo delitua leporatuta. Hauetako baten alabak bere testigantza gordina azaltzen du hemen. Urte gogor horietan Euskal Herriak mota guztietako indarkeriak ezagutu zituen. Espainiaren okupazioari erantzuten...
JAKE MAC SIACAIS "FORBAIRT FEIRSTE" Erakundearen lehendakaria. Joan den ostiralean, otsailak 16, itxaropena piztu eta zurrumurruak zabaldu ziren irlanderaren legediari buruzko legedi hitzarmen bat berehala gertatuko zelakoan. Otsailak 19an, lehen ministro britainiarra eta Taoiseach Belfastera heldu zirenean, baina, zalantzak agertu ziren. Unionistak sututa zebiltzan irlandera-hiztunen eskubideak onartzeari buruz. Asteazkenean, DUPeko buruak txio batez iragarri zuen eten egin zutela elkarrizketen fase hori. Gauza...
JOXE ARAKAMA LOPEZ DE GEREÑU Euskaltzalea. Konkista era guztietako bortxak eta amarruak erabiliz gauzatzen den Herri baten azpiratzea da. Konkistaren helburua militarren estrategia-kontua izan daiteke, baina, orokorrean, konkistatzaileek menperatutako herriaren lurra, abere, gauza, ondare eta pertsonen jabetza bereganatzea bilatzen dute. Armen bidez konkista burutu eta gero kolonizazioa dator; hau da, indartsuen menderakuntza behin betikotzeko, herri bat dituen hizkuntzaz, kulturaz, balioez eta...
PAKO SUDUPE. Berria egunkarian, urtarrilaren 13an, argitaraturiko erreportajeak mugitu nau hau idaztera. Ez nuen autokritikarik espero Ardanza eta Aulestiagandik eta hala izan da, harro daude hura sinatu eta bultzatu izanaz. Hogeita hamar urteotan aldaketa politiko franko gertatu da, eta batez ere Katalunian, 2010etik hona gertatu den, eta egun gertatzen ari denari begira jarrita, 155. artikuluaren aplikazioaren aurrekari gisa ikusten dut...
    Iraganean beltz, orain amets, bihar baietz. Agurainen kokapen geografiko eta historikoa. Agurain Arabako Lautadaren ekialdean dagoen herria da. Gaur egun 5.000 biztanle inguru dauzka eta populazio euskalduna % 30 ingurukoa da, gehien bat jende gaztea. Aguraingo gazteleratze-prozesua 1256. urtean hasi zen. Gaztelako Alfontso X.ak orduko Hagurahin izena kendu (San Millan de la Cogolla delako monasterioko XI. mendeko dokumentu batean hala agertzen da)...