Home Bestelakoak

Bestelakoak

(Lluis Gon Saga katalanaren jatorrizko ideia batetik, euskarara moldatua) Ez da erraza euskaldunontzat euskaldun bezala nonahi eta noiznahi jardutea, ez eta gure Herriko tokirik euskaldunenetan ere. Beste nazio batzuetan ohikoa dena, norbera bere hizkuntzan bizi ahal izatea, gure nazio zapalduan eta kolonizatuan ez-ohikoa bihurtzen da. Frantziar eta espainiar politika kolonialen ondorioz, euskaldunok gutxiengo bat osatzen dugu gaur gure Herrian, eta...
Euskal Herrian eta beste hainbat tokitan aspaldikoa da hainbat hauteskundetan parte hartzeari buruzko eztabaida. Nazio Askapen mugimendu batek parte hartu behar al du estatalak diren hauteskundeetan, aldez aurretik jakinda hauteskunde horiek pertenentzia-erritoak direla eta parte hartzean gizarte horrekiko kidetasuna agerian uzten duela? Uko egin behar al diegu hauteskunde horietatik ondoriozta daitezkeen balizko onurei? Eta parte hartzen baldin bada, nolakoa...
Süd-Tiroler Freiheit (Hego Tiroleko Askatasuna) alderdi tiroldar abertzaleak antolatuta, Bozengo alkate italieradunari, Renzo Caramaschi-ri, Benito Mussolini diktadore faxistaren estatua bat eman nahi izan zion alderdi tiroldarraren ordezkari batek, alkateak eta bere taldeak hartutako erabakiaren aurka protestatzeko. Italianismoaren aldeko politikari horiek erabaki zuten Bozengo toponimia alemanaren gainean Mussolinik jarritako izen italiarrak mantentzea, alemanezko jatorrizko izenak berreskuratu beharrean. Beheko bideoan alkatearen jarrera...