PAKO SUDUPE
Oraindik ez da erabat amaitu askapen nazional eta sozialaren aldeko guduaren aroa, ez baitute amaiarazi nahi, ez indar espainolek, ez eta haien laguntzaile baliagarria eta leiala den hemengo alderdi autonomista-federalistak ere. Madrildik presoen gaineko mendeku judizialekin jarraitu nahi dute epaile neofrankistek, eta hemengo unionistek, bereziki PPk-PSEk eta PNVk halaber, etekin politikoa ateratzen jarraitu nahi dute, zoru etikoaren mantra...
ALAN SANDRY.
Swansea University (Gales/Cymru).
Uste da Galesa - Cymraeg - Europako bigarren hizkuntzarik zaharrena dela, euskararen ondoren, eta bere jatorria gutxienez 3.000 urtekoa dela. Galesko, Ingalaterrako mendebaldeko eskualdeetako, Cumbriako (Lakuen Barrutia) eta Eskoziako hegoaldeko biztanleek hitz egiten zuten; Edinburgo eta Glasgow eremu gales-hiztunak izan ziren.
Gales Ingalaterrak anexionatu zuen 1282an, eta 1536ko Batasun Aktaren ondoren, galesa debekatu egin zen administrazioan, eta...
XABIER IRUJO
Historialaria. Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikergunea.
Euskal errepublikaren proiektu politikoa ez da berria euskaldunon artean. Izan ere, askatasunaren galerari dagokio eta askatasunaren galeraren ondorioa da. Proiektu politikoa izateaz gain, gure arbasoen eskutik jaso dugun ondare kulturala ere bada.
Euskal herrietan independentziaren aldeko aldarrikapena euskal estatuen askatasun politikoaren galerari lotuta dago eta berezkoa zaio. Horregatik, independentziaren defentsa Frantziako Asanblea Nazionalak Nafarroako, Lapurdiko...
SHONA McALPINE.
ICEC erakundearen Eskoziako ordezkaria.
Eskoziako gaelikoa eta ingelesa oso desberdinak dira hizkuntzaren ikuspegitik. Irlandako gaelikoarekin eta galesarekin harreman estua duen hizkuntza zelta da Eskoziako gaelikoa. Eskoziako landa-eremuko hizkuntza nagusia izan zen XVII. mendearen hasierara arte. 1603an, Koroen Batasunarekin, Eskoziak estatu independente izaten jarraitu zuenean, baina monarkia bateratu batekin (errege eskoziarra Ingalaterrako errege ere bihurtu eta Gortea Londresera eraman zuenean),...
ELIN HAF GRUFFYDD JONES.
Prifysgol Cymru-Galesko Unibertsitatea.
ELEN-eko presidentea (https://elen.ngo/).
NAZIOGINTZA Taldeak gurea bezalako estaturik gabeko beste nazio batzuen hizkuntza-borroka jakitera eman nahi du. Horretarako, eredu batzuk aztertuko ditugu abian jarri dugun artikulu sorta baten bidez. Galeseko, Kataluniako, Quebeceko eta Flandriako kasuak zuei azaltzeko asmoa dugu.
Elin Haf Gruffydd Jones irakasleak eta ELEN-eko presidenteak NAZIOGINTZArako propio idatzitako lehenengo artikulu honetan Galesko kasua ezagutuko...
Kolaborazioak
AUTODETERMINAZIOA. NBE-REN 1966KO NAZIOARTEKO BI ITUNEN ESTATU SINATZAILEEN ZERRENDA ETA HAIEN ZURIKERIA EDO JOKAMOLDE MALTZURRA
MIKEL URKOLA ELIZEGI
1966. urtean Nazio Batuen Erakundeak Nazioartean eragina duten bi Itun garrantzitsu aldarrikatu zituen: a) Eskubide Zibil eta Politikoak jorratzen dituena, 53 artikulu dituena; eta b) Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalak finkatzen dituena, 31 artikulu dauzkana. Bada, 1977. urtean espainiar estatuak bi itun horiek onartu eta orduko Espainiako Errege Juan Carlos I-ak biak izenpetu zituen. Bi itun horiek...
EDURNE ALEGRIA AIERDI.
Irailaren 11ko BERRIAn Iraitz Lazkano, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakariak argitaratutako “Herritar gehiago, euskara gehiago” artikuluaren harira (https://www.berria.eus/paperekoa/1876/021/001/2021-09-11/herritar-gehiago-euskara-gehiago.htm) zenbait burutazio sortu zait.
Lazkanok frogatu nahi du immigrazioak ez diola kalterik egiten euskarari zenbaitek zabaldu nahi duen moduan.
“Zenbait” horien balizko intentzio maltzurra albo batera utzita, ikus dezagun hotz-hotzean norainoko eragina izan dezakeen herrialde bateko biztanle-multzo bat beste batean txertatzeak, edozein...
JOSE INAZIO LOPEZ DE LUZURIAGA
Musikologoa. Donostiako kontserbatorioko irakasle jubilatua.
Artikulu honetan autorea musikaz ari bada ere, argi dago azterketa bera erabilgarria dela kulturaren gainerako kultur-alorren analisietan, kirola izan, margolaritza izan ala poesia izan.
KULTURA ETA MUSIKAREN DEFINIZIOA
Definizio orok asmo metodologiko baten berri ematen du, programatikoa da, nolabait, eta, gure kasuan ere, horrela izan behar du. Musika ezin da ulertu kulturatik at,...
DERWICH M. FERHO.
Bruselako Institutu Kurduko presidentea.
Derwich M. Ferho Bruselako Institutu Kurduko presidentea da, giza zein Herri-eskubideen mugimenduarena. Derwich 1961ean jaio zen, Turkiaren mendeko herri txiki batean, Midyat-etik gertu. 17 urterekin bere jaioterria utzi behar izan zuen. Turkiako militarrek bost kurdu herrikide erail ondoren berak antolatutako protesta izan zen ihesaren arrazoia. 1977ko otsailean Bruselara iritsi zen. 1978an, bera bezalako beste...
ANDONI SARRIEGI ESKISABEL.
Goiberriren 397. zk.an (2020-11-20koan), JAKITETIK KALEAN EGITERA erreportajea argitaratu zen Goierriko herriz herriko euskara-ezagutzen datuekin eta herri batzuetako erabilera-neurriekin. Jakitearen eta erabiltzearen inguruan gauza asko esan eta idazten da baina oso gutxi eta oso urri funtsezkorik eta hori azaldu nahi nuke nire herriko datuak, Beasaingoak, hartuta. Beste herri guztietako datuekin ere antzeko azterketak egin litezke banaka-banaka eta...