OHARRA: Artikulu honetan espainolismoari buruz esaten den guztiak Frantziako jakobinismoarentzat ere balio du, gure Herriaren Bidasoaz beste aldeko zatiari dagokionez.
Ez dago zalantzarik Europan eta Amerikan eskuin muturra une goxo batean bizi dela. Frantzia eta Espainia ez dira salbuespenak. Espainian, bere markarik ezagunena (baina ez bakarra) VOX da. Kataluniako prozesu independentistaren urte gorenetan (kasualitatea?) indarrez agertu zen alderdia. Izan ere,...
Maiatzaren 29tik 31ra, OCR oztopo lasterketaren Europako lehiaketa egin da Irunen. Erdigunea Larreaundiko futbol zelaian izan dute. Giroa, berriz, pil-pilean zen Irunen. Ertzaintzak bere polizia eredua zein den erakutsi berri du Sumud Flotillako euskal biktima zaurituei egurra banatuz. Bada, Palestinako genozidioaren erdian, Israelek, Europan ere ez dagoenak, lehiaketan parte hartzen zuen. Maiatzaren 28an, parte-hartze hori bezala, euskal lasterkarien ordezkaritza...
Galesko eta Eskoziako parlamentuetarako hauteskundeak egin dira maiatzean. Emaitzek zundaketak berretsi dituzte, eta bertako alderdi abertzaleek garaipen argia eskuratu dute. Ingalaterraren aldean, non udal‑hauteskundeetan Nigel Farageren REFORM UK eskuin muturraren alderdia nagusitu den, Galesen eta Eskozian alderdi independentistak (PLAID CYMRU eta SNP, hurrenez hurren) izan dira bozkatuenak. Bi nazio zelten eta Ingalaterraren arteko arrakala politiko eta soziologikoa gero eta...
Iazko hitzaldi-ziklo arrakastatsuaren ostean (“Abertzaleak”), 2025-2026 ikasturterako ekimena errepikatu nahi izan dugu euskara ikergai hartuta. Gure jarraitzaileek ondo dakitenez, euskara baita gure abertzaletasunaren ardatza, nazio euskaldunaren oinarria. Sarritan aipatu dugunez, euskal nazioaren etorkizuna guk euskararen etorkizunari guztiz lotuta dakusagu: euskara indartzen baldin bada, pultsu nazionala ere indartuko dugu.
“Euskara bidegurutzean” hitzaldi-zikloaren bidez gure hizkuntzaren egoera, hitzaren zentzu zabalean, ezagutu eta...