Home Hemeroteka

Hemeroteka

Ane Ablanedo 2026-03-18an, ARGIA. Eskolak duen funtziorik garrantzitsuenetako bat haurrak eta gazteak nazionalizatzea da, hau da, nazio baten partaide gisa populu batean integratzen laguntzea. Jakina, haurren heziketarekin lotutako gainerako kontuetan bezala, familia da eginkizun horretan ere funtsezko eragilea, baina etxean jasotzen den berezko naziotasun afektibo horri testuingurua eman behar zaio, nazio horren geografia, historia, politika, kultura, morala, literatura, hizkuntza eta abar ikastearen bitartez,...
Cira Crespo 2026-03-15en, BERRIAn. Behin, mutil siziliar batek esan zidan: «Gu, siziliarrak, irlandarrak bezalakoak gara». Han, Mediterraneoaren aurrean, gure itsasoaren leuntasunak lagunduta, eguzkiaren berotasunean, arraroa egin zitzaidan baieztapena. Irlanda laino artean irudikatzen bainuen, barrualderako jendeak iruditzen zitzaizkidan irlandarrak, eta siziliarrekin konparatuta, guztiz ezberdinak. Beharbada, esan nahi zuena honako beste hau izan zen: «Guk irlandarrak bezalakoak izan nahi dugu». Hori hobeto ulertuko...
Eneko Zestau 2025-11-15ean, INDEPENDENTEA. Gure hiper-minorizazioak azaltzen du hain zuzen okupatzaileek une honetan gure aurkako bortizkeria fisiko gordinik ia erabili behar ez izatea. Euskaldunok pairatzen dugun kolonizazio, zapalkuntza eta etnozidioa ukatzeko edo gutxiesteko beste herri batzuek pairatzen duten bortizkeriaren intentsitatea erabiltzea sozial-inperialismo anti-euskaldunaren baliabidea da. Batetik, nazio zapalkuntza, kolonizazio eta etnozidio kasu bakoitzak bere prozesu historiko propioa du, une historiko desberdinetan kolonizatzaileen bortizkeria...
Pako Aristi 2026-02-7an, NOTICIAS DE GIPUZKOA (ORTZADAR). Izen horrekin fundatu zuen lehendabiziko batzokia Sabino Aranak 1894an, Bilboko Posta kaleko 22. zenbakian. 94 bazkide zituen hasiera hartan, eta asmoa zen JEL doktrina (Jainkoa eta Lege Zaharrak) hedatzea, bazkideak ugaltzea eta batzokia oinarritzat hartuz hauteskundeetara aurkeztu ahal izango zen alderdi politiko berri bat sortzea. Arana ez zen inozoa, eta desbideratze ideologikoak saihesteko oso...
Ane Ablanedo 2025-11-12an, ARGIA. Palestinan gertatzen denaren kontra egotea ez da zaila. Halako bortizkeriaren aurrean askok ikusten dugu hori sarraski bidegabea dela, baina hori sentitzea hain da gauza berezkoa, non ia ez duen esanahi esanguratsurik. Munduan bakea nagusitzearen nahiarekin ere antzeko zerbait gertatzen da, oso zilegi dela desioa, baina inor ez dagoenez esplizituki gerraren alde eta bakearen kontra, ezer gutxirako balio...
Pako Sudupe 2025-11-20, ZUZEU. Larrialdi linguistikoaren aldarria eta hirugarren pizkundearena txanpon beraren bi aldeak dira: euskararen normalizazioarena ez doa ondo; ez dugu lortzen iritzi publikoan ideia hau gailentzea –askoz presentzia gehiago dute: etxebizitzarenak, immigrazioak, genero indarkeriak, segurtasunarenak, eskuin muturraren goraldiak, Espainiako bi alderdi nagusien arteko botere borroka alimalekoak eta geopolitikan Europa Mendebaldearen egoera ahulak, etab.–, eta ea modu positiboan formulatuta, hots,...
Jonjo Agirre 2018-09-15ean, ZUZEU. Izen hori daukan Facebookeko taldearen izena ekarri dut goiburu, horixe baita gure gainean (gure artean bainoago) bizi diren erdaldun aloktono nahiz autoktonoen lehen manamendua. Horixe bera euskaldun gehienek hezurretaraino barneratutako ohiko jarrera ere: menpekotasun gorria, makurtzen irakatsi bazieten gure aurrekoei espainiarrek eta frantsesek, bortxaz eta mespretxuz, eta sumisioaren transmisioa egiten laguntzaile bilakarazi zituzten sarri-sarri gure aurrekoak, eta gure sasoikide gehienak ere, oharkabean. Gerta...
Jon Aleman 2025-10-12an, INDEPENDENTEA. Batuz Aldatu proposamena irakurri ondoan sortu zaizkidan zalantzak partekatu nahi nituzke ekimenaren sustatzaileekin eta euskaltzaleekin oro har. Zein da egoera? Zergatik gaude horrela eta nork ekarri gaitu honaino? Argitaratutako proposamenean egoeraren diagnostiko baten falta sumatzen dut. Lortu nahi duen helburua eta zein errealitatetik abiatzen den hartu behar ditu kontuan hizkuntza-politikak, testuan jaso bezala, baina ez bata ez bestea ez dira...
Unai Apaolaza 2025-09-04an,  BERRIA. Orain dela urte batzuk Ataun of the Dead film laburren trilogia egin zuten Xabier Padin eta Beñat Iturriozen zuzendaritzapean. Bertan, Zumalakarregirekin batera hainbat karlista berpiztu eta gaur egungo testuinguruan kokatu zituzten. Karlista zonbien film horrek, baina, fantastikotik pentsatzen dugun baino gutxiago zuela uste dut. Karlismoa, gurean, foruak babesteko estrategia bat izan zen; Espainiako guda dinastiko batean errege konkretu baten alde egiten...
Karmelo Landa 2025-07-16an, ARGIA. Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako Estatuak hemendik aurrera hartu behar duen norabideaz. Nafarroa Garaian Chiviteren gobernu espainiarzalea zaborretik nola garbi atera bihurtu dute kezka nagusi, eta garbiketa batzorde ikertzailearen...