Xabier Arregi
2022-12-3an, BERRIA.
- Vamos a hablar de la violencia.
- No, de la historia de la violencia en la Argentina.
Argentina, 1985.
Batzuendako historia oso motza da eta oroimena hautakorra. Horientzat, gurean indarkeria 1960an hasi zen, hau da, ETA sortu zenean —ezta ETA indarra erabiltzen hasi zenean ere— eta ETAren desegitearekin bukatu zen. Horrela, nabarmentzen dute indarkeria edo ezkutatu egiten dute, euren...
Jexux Larrañaga
2022-11-17an, BERRIA.
Egun, D ereduaren irakaskuntza EAEn zabaldu eta orokortu egin den arren, ikasleriaren batezbesteko euskara konpetentzia linguistiko apala erakusten dute egindako neurraldiek, derrigorrezko eskolaldi amaieran ikasle guztiek lortu beharreko maila ez da lortzen, eta irabazitako gaitasunak ez du erabilerarekiko proportzio orekaturik islatzen, erabilera urriagoa baita. Horrez gain, eskolako hizkuntza ereduen baliagarritasunaren auzia dago, eta askoren ustez, indarreko ereduen...
Alex Aginagalde
2022-09-30ean, ARGIA.
Amaitu berri da aurrekontu, programazio, ikusle kopuru zein oihartzun mediatikoari erreparatzen badiogu Euskal Herriko ikus-entzunezko ekitaldirik garrantzitsuena dena: Donostia Zinemaldia. Eta aurtengo edizioan, berriz ere, euskaldunok bigarren mailako herritarrak izan gara.
Programazioaren %10a soilik ikusi ahal izan da euskaraz, elebidun, ala euskarara azpidatzita. Jaialdiaren araudiak argi dio 6. artikuluan: emanaldi guztiak eskaini behar dira gazteleraz edo gazteleraz azpidatzita....
Agustina Pontesta
2022-09-18an, BERRIA.
Aurkez nadin hasieratik: nire herriko ikastolaren sorkide eta andereño ere izandakoa naiz, eta denboraren poderioz ilea urdindutakoa. Min handia jasotzeaz gain, pena eta tristura ematen didate azken bolada honetan ikastolaren aurkako iritziek (irainak ere bai batzuek), eta artikulu egileek horrela pentsatzeak. Irakurriak irakurrita, ziur naiz denak ni baino gazteagoak eta frankismo garai hura bizi izan ez zutenak...
JJ Agirre
2022-08-19an, ZUZEU.
Kultura sailburuorde ohiak, Joxean Muñozek, Berrian egindako adierazpenak irakurtzetik nator. Jaurlaritzaren hizkuntz politikaz eta kultur politikaz argi mintzatu da, konplexurik gabe. Bagenekiena berretsi du patxadaz: ez dago euskal kulturaren aldeko politika berariazkorik. Ez dut nik esaten, berak baizik:
“Azken urteetan egin diren politiketan ez dago beren-beregi lan ildo bat euskarazko kulturaren inguruan”
Bistakoa da, bai, eta emaitzak ere agerikoak dira. Euskal kultura...
Jose Mari Pastor
2022-04-6an, BERRIA.
Espainia estatu plurinazionala dela onartzeko eskatu dio Iñigo Urkulluk gobernu espainiarrari, Korsikatik. Soberania partekatzeko. Ez da azti orojakilea izan behar Espainian nagusiak diren alderdi eskuindar zein ezkertiarren erantzuna zein izan den asmatzeko.
Logikoa da. Izan ere, espainiarrek, oro har, ez dute estatu plurinazionalean sinesten. Haien ustez, estatu plurinazionala onartzea hondamendia izango litzateke. Kataklismoa. Haien Espainiaren kontzeptua apurtu,...
Jonjo Agirre
2022-04-15ean, ARGIA.
Ingurukoekin euskal politikari buruz jardutean, degradazioa, urardotzea edo iruzurra sarri aipatzen dira. Hezkuntzan azken hilabeteotan bizitzen ari garena da horren adibide. Hezkuntza-lege berrirako itunak ahoa bete hagin utzi gaitu euskaltzale asko. Alderdi abertzaleen jokabideak eta adierazpenek bereziki. Azkenak, Bildarratz sailburuarenak. BERRIAn apirilaren 14an egin dizkioten galderen erdiei ihes, eta beste erdiei “oker” erantzun die. Horra adibide batzuk (sailburuaren hitzak kakotx...
Joxi Imaz, Edu Apodaka, Gurutze Ezkurdia eta Paulo Iztueta
2022-04-9an, BERRIA.
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Hezkuntza Lege berri bat prestatzen ari diren honetan, indartu egin dira hezkuntza arloan lehendik ere bazeuden eztabaida batzuk. Guk eztabaida horietako bati buruz gure iritzia eman nahi dugu artikulu honetan, bi ideia azpimarratuaz:1. Euskal Herriko hezkuntzan publiko-pribatu eztabaida gainditu beharra, eta 2. Ikastolek egin duten lanaren eta euskal...
Jexuxmari Zalakain
2022-03-30ean, BERRIA.
PSOEk Mendebaldeko Saharako herriari egin dion traizioak eta Ukrainako inbasioaren oinarrian dauden gertakari batzuek erakusten digute autodeterminazio eskubidea dela subiranotasun arazoak konpontzeko bide bakarra, eta haren ukapena, gatazkak endekatzeko modurik onena. Errusiak jakin beharko luke Ukrainak eskubidea daukala nahi duen bezalakoa izateko, eta Ukrainak jakin beharko luke Donbassko herritarrek ere eskubide berbera daukatela.
Oro har, estatuek —eta are...
Felix Zubia
2022-02-22an, BERRIAn.
«Zer nahi duzu, mediku ona ala euskalduna?» Hori da zitalkeriaz askotan entzun behar izaten dugun galdera. Mediku euskaldunontzat bereziki iraingarria, mediku ona eta euskalduna era berean izatea kontrajarriak baitira esaldi honen arabera. Baina, batez ere, erabat faltsua, ezinezkoa delako mediku edo bestelako osasun langile ona izatea, laguntzen ari garen pertsona horren hizkuntzan egiten ez bada.
Osasuna eta hizkuntzaren...