Home Hemeroteka

Hemeroteka

Jonjo Agirre 2023-12-29an, NAIZ. Dakitenek diote, arrazakeria dela pertsona edo pertsona-talde batek beste batzuekiko erdeinua edo gorrotoa izatea ezaugarri ezberdinak dituelako, hala nola azalaren kolorea, hizkuntza edo jaioterria. Arrazakeria etnozentrista, berbarako, talde baten ustezko nagusitasun kulturalean oinarrituko litzateke. Talde horrek beste talde batzuk mehatxu kulturaltzat joko lituzke eta berdintasunerako eskubidea ukatu. Nagusi-usteko talde horiek uste dute beren menpean egon behar dutela euren...
Rafa Ugalde 2023-11-25ean, BERRIA. Aspaldion behin baino gehiagotan entzun dugu lengua común adiera, Madrileko parlamentuan estatuko gainerako hizkuntzak erabili daitezkeenetik, hain zuzen ere. Eta barkatu bekit izenburua gaztelaniaz ematea, baina euskaratzen saiatu naizen arren ez zait horren kide egokirik bururatu. Amankomuneko hizkuntza etorri zitzaidan lehenengo, baina badakit jakin ez dela espresio egokia, amankomunean egin «a mano común» egin gaztelaniakotik datorkigu, eta horrek gehiago du zerikusi...

EZ DA HAU

Jexuxmari Zalakain 2023-11-23an, BERRIA. Imajinatzen dut gure herriko jende gehienak lasaitu handiz jaso duela PSOEren eta Juntsen arteko ituna, inbestidurari begira ezinbestez sinatua, eta, ematen duenez, legealdi osorako pentsatua. «Ez dezatela faxistek irabazi», pentsatu bide du jendeak. Espainiarrek, ordea, ez dute hainbesteko pozez ikusi, ustez beren nazio inperial betierekoa errotik kaltetzen duelako-edo. Liskarretan ari dira euren artean, eta ikusiko dugu noraino...
Jon Azkoaga 2023-10-27, BERRIA. Gizakiok izaki sozialak gara eta taldearen beharra dugu bizirik irauteko. Gizabanakoa garrantzitsua bada ere, ez da ezer gainerakorik gabe. Gizabanakoz gizabanako osatzen da komunitatea. Sarritan, ez gara soilik komunitate bakarraren parte, talde askotako parte baizik. Eta, aldi berean, gutako bakoitzak komunitate horiek sortzen laguntzen dugu. Beraz, identitate kolektiboaren sorreran parte hartzen dugu norbanakook. Identitate kolektiboa harreman sozial eta...
Unai Villacorta 2023-09-15ean, ARGIA. Aurten ere polemika sortu da Kontxako estropadan garaileetako batek euskal presoen aldeko mezua zabaldu duelako. Horrekin batera betiko topikoetako bat bota dute zenbaitzuek: kirola eta politika ez direla nahasi behar. Ez dira nahasi behar baldin eta zapalduen bandoan bazaude, noski, zapaltzaileek erabaki politikoen ondorioz debekatzen baitiete euskal kirolariei mundu mailan ikurrinapean lehiatzea. Kirolaren bitartez lortu dute Getaria bezalako...
Pako Aristi 2023-08-13an, BERRIA. Ezustean harrapatu ninduen lagunaren esaldiak, eta une batez sakon aztertu nuen haren bisaia, ea haren hitzak benetan esanak ziren, ala ironiarik kritikoenaren soinpean: «Izan ere, Espainia gara eta». Ez, ez zuen esan «Espainian gaude, halabeharrez», edo «Espainiaren menpe gauden artean». Ez. Arrangurarik gabe eta leun-leun lagunari eztarritik lerratu zitzaion aditz xumeak harritu eta larritu ninduen, «gaude» esatetik...
Patxi Azparren 2023-07-31an, ZUZEUn. Ezaguna denez, Lizarra-Garazi sinatu aurretik PNVn arrisku handi batez ohartu ziren. Ardanzaren lehendakaria izan zen lau legealdietan “normalizatu” zen bozka nazionalista espainiarra. PSE Ardanzaren gobernuetan; PP bere ama zen Aliantza Popularraen itzaletik askatzen hasita; ETA gero eta ekintza basatiagoak egiten… indar-korrelazioa aldatu zen. Aurreko urteetan oso ohikoa zen PP eta PSOEren botoemaile askorentzat Espainiako hauteskundeetan parte hartzea eta...
Unai Villacorta 2023-06-13an, BERRIA. Ekainaren 7an 55 urte bete dira espainiar indar okupatzaileek Txabi Etxebarrieta Euskadi Ta Askatasunako militantea erail zutenetik. Txabik sekulako garrantzia izan zuen ETAren gidaritzan eta ezkerkeriazko joerekin amaituz abertzaletasun iraultzailea bultzatu zuen zorrozki. Bere aburuz, Euskal Herriaren lehen premia askapen nazionala erdiestea zen, eta hala pentsatzen dut nik ere. Munduan zehar gizartearen gehiengoa bezala, nire lan indarra saltzera behartua/...
Mikel Basabe 2023-05-08, ARGIA. EAEko Hezkuntza Lege berriak eredu bakarra planteatzen du, eredu eleanitza, zeina Isabel Celaa sozialistak abiarazi zuen, Hezkuntza sailburu zela. Indarrean zegoen (eta dagoen) legediak beste aukerarik ematen ez zionez, 2011n Hiruheletasuna (sic) deitu zion eta “esperimentazioa” zela gaineratu. Celaaren proiektua eredu bakarra zen, zeinean ingelesa eta gaztelania “irakaskuntza hizkuntza” ziren; oraingo legean ere hezkuntza-eredu bakarra dago, “zeinean bi hizkuntza ofizialak...
Joxe Manuel Odriozola 2023-03-15ean, BERRIA. Zergatik hasi ginen Espainiari Estatu espainola edo Estatua soilik deitzen? Espainian zerbait gertatzen baldin bada, «Estatuan» hau eta hura gertatu dela esaten dugu. Espainiaren izaera nazionala ezkutatu nahi genuela dirudi. Estatu espainolean nazioak daudelako, hain zuzen, nazio espainolaz gain. Era horretan Estatu espainolaren nazio aniztasuna adierazi nahi genuen, nonbait. Euskaldunok ere Estatu horren barruan gaudenez, dei diezaiogun Estatua, estatu kontzeptua...