Home Hemeroteka

Hemeroteka

Lander Arbelaitz 2018-01-19an, ARGIA. Nahiko oharkabean igaro da euskaldunoi aste honetan eman diguten kolpea. Hitz potoloz jositako titularren bitartez kontatu zaigu EAEko Auzitegi Gorenak indargabetu egin duela Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskararen Normalizazio Plana, erdaldun elebakarrak “diskriminatzen” dituela argudiatuta. Zer gertatu da baina? Euskaldunek erdaldunak diskriminatu? Nola baina? Euskaldunok bizi dugun zapalkuntza egoerara ez gara kausa metereologikoengatik heldu. Inork ez du bere...

ARAZOA

Jose Mari Pastor 2018-01-20an,  BERRIA. Abestia 1988an hedatu zuen Eddy Grant-ek, Hegoafrikan apartheid-a indarrean zegoen garaietan. Gimme hope Jo'anna kanta diktadura arrazistaren kontrako ikurra izan zen, himnoa. Johannesburgoko botere zuriaren eta Sowetoko erresistentzia beltzaren arteko talka islatzen zuen. Bake gogoa zerion testuari, baina hitzek borrokaren beharra nabarmentzen zuten, Desmond Tutu aipatzen zutenean: «Jesusen alde lan egiten duen predikariak, gizon bakezalea den...
Xabier Arregi 2018-01-12an, NOTICIAS DE GIPUZKOA. Euskararen itoguneetan bizi garenontzat ez dago arnasa lasai hartzerik, ezta ETB1eko albistegietan ere. Ikus-entzule euskalduna Gaur Egunari arreta jartzera doanean, badaki erdara hutsean entzun beharko dituela hainbat adierazpen (politikoenak, adituenak…), susmatu barik zergatik den horrela euskara hutsekoa izan beharko lukeen kate batean. Baten batek zigortu nahi ote gaitu? Adoktrinatu? Azpimarratu Espainiako zatitxo honetan bizi garela...
Jexuxmari Zalakain 2018-01-9an, BERRIA. Espainiako Auzitegi Gorenak Oriol Junqueras Estremeran mantentzea erabaki duen egunean ari naiz idazten. Egia izan arren, haserre nagoela esateak ez du deus balio, arazoa politikoa delako, eta politikan erabakiek dute garrantzia. Estatuak independentisten aurka gogor jokatzea jarrera arruntena eta espero zitekeena da, kontuan harturik espainolena, oro har, herrien askatasunean sinisten ez duen kasta politiko bat delako. Catalunyako prentsa,...
Iñaki Lopez de Luzuriaga 2017-11-5ean, ZUZEU Kataluniako independentziaren kinkak eta Espainiako estatuaren erantzunak puri-purian jarri ditu berriz subiranotasunari eta Espainiaren izaerari buruzko betiko galderak. Ez dut kuttuna, ez naiz bere fana, baina Donald Tuskek,  aginduzko Espainiako gobernuaren aldeko aitortza konstituzionala ez ezik, aholkua bota zion Rajoyri: “erabili arrazoiaren indarra eta ez indarraren arrazoia”. Horren ondoan “euskal bidea” ere entzun da gurean,...
Iñaki Galdos Irazabal 2017-10-17an, BERRIA Espainiatik bueltan, Euskadi Gaztea jarri nuen kotxeko irratian igandean. Be positive! ingelesezko gomendioarekin zetorkigun asteburu oro bezala, oso modan daukagun esatari gaztea. Eta gaurko honetarako Kataluniako zirimolara itzultzeko asmoa banuen ere, norabidea aldatu eta beste gai bat hizpide hartzea erabaki nuen supituan. Beti bezala, bere etxeko euskaraz ziharduen jo eta ke esatariak: besteak beste daka, dotzut, sas......
Ramon Cotarelo 2017-10-10ean, BERRIA Urriaren 1eko erreferendumak abagune berri bat ireki zuen Kataluniaren eta Espainiaren arteko auzian. Poliziaren eta Guardia Zibil paramilitarren basakeriaren gainetik bi miloi eta berrehun mila hauteslek baino gehiagok eman zuten botoa, baldintza oso zailetan, ausardiaz aurre eginez mehatxuei, indarkeriari eta errepresioari. Zirkunstantzia horrek balio moral eta garrantzi politiko itzela ematen dio erreferendumari (…) Horregatik, erreferenduma ezkutatzeko eta nazioarteko...
Xabier Mendiguren Elizegi 2017-09-10ean, ARGIA Bukatzear dagoen uda honetako egun batean izan zen. Gernikan nenbilen egun-pasa. Gazte bat neukan ondoan, pasieran, eta Joxemari Iparragirreri eskainitako monumentu bat ikusi genuen herri erdiko plazan, brontzezko eskultura-erretratu horietako bat. “Noski –esan nuen–, Gernikak bere esker ona adierazi behar urretxuarrari”. Ondokoak ez zuela ulertu iruditu zitzaidan, eta gehitu nuen: “Gernikako Arbola idatzi zuelako, herriari fama...
Xabier Arregi 2017-09-16an, BERRIA Hizkuntzaz baliatuz egiten dugu esanguratsua mundu fisikoa eta morala, ibiltzen gara batera eta bestera, onak eta gaiztoak izaten ikasten dugu, erkidego baten bizitzan parte hartzen dugu modu esanguratsuan, aitortuak gara eta aitortzen dugu. Teoria eta praktika politikoan nabarmena da hizkuntzaren eta antolaera politikoaren arteko lotura. Hori horrela ikusi da beti, eta gauzatu da modu positiboan zein negatiboan....
Mikel Urkola Eleizegi 2016-09-1ean, NAIZ Podemosen nazionalismoa kontraesanez beterik dago. Gaztelerrietako alderdiek diotenez, euskal identitate nazionala ez da gai soziala; metafisikoa ere ez da. Beraz, teologikoa, sinismen gaia ote? Eurek diotenez, arazo sozialez bakarrik jardun behar omen dute, ez, ordea, nazio identitate arazoez. Baina nondik eta nora nazio identitatea ez da arazo soziala, iturri sozialetatik sortu eta sozialki mamitzen dena? Hizkuntza eta...