Home Iritzia Gogoetako gaia

Gogoetako gaia

Gutako gehienoi maiz gertatzen zaigu, herri euskaldunetan bizi arren: gure anbulatorioko ordezko medikuak erdaraz hitz egiteko eskatzen digu (titularra euskalduna da, baina bajan dago); trafikoko kontrol batean gelditzen gaituen ertzainak espainolez mintzatzeko exijitzen digu; taberna batean zegoen zerbitzari euskaldunaren ordez orain dagoen hegoamerikarrak ez digu ulertzen kafesne bat eskatzen dugunean…. Egoera horiek eta antzekoak sarritan pairatzen ditugu euskaraz bizi...
Aniztasunaren definizioa. Gure gizartean gero eta gehiago erabiltzen den kontzeptua da “aniztasuna”. Baina, zer da “aniztasuna”? Bada, hitzaren definizio zehatz bat ez dagoenez, hitzaren esangura atzemateko haren erabileraren atzean agertzen edo sumatzen diren asmoak eta jarrerak, eskuarki politikoak, aztertuko ditugu. Lehenik eta behin argitu behar da hitzaren erabilera bihurria dela eta, gure Herrian, interes politikoak bultzatua dela, orokorrean. Ez da...
Esan ohi da norbaitek ziria behin sartzen badizu, haren errua dela;  baina pertsona horrek behin baino gehiagotan gauza bera egiten badizu, errua ez dela berea, zurea baizik, inozoa izateagatik. Duela urte batzuk hasi ziren EAEko epaile espainiarrak euskararen aurkako epaiak kaleratzen. Hamaika badira harrezkero epaile horiek eman dituzten ebazpenak, langile publikoei euskararen ezagutza exijitzearen aurkakoak. Epaile horien hizkuntza-ideologian sartu gabe...
Azken asteotan, berria eta isolatua ez izanagatik, sona handi samarra hartu duen albiste batek astindu ditu gure begi-belarriak. Orion sustrai sakonak dituen Arraunketa Elkartean aritzen diren kirolari gazteek erdaraz jasotzen dituzte arraunketan aritzeko jarraibideak eta aholkuak beren entrenamenduetan. Hori ondo dakite Orion arraunketa hurbiletik bizi dutenek, eta idazki hau ez da oraingo albiste baten fruitu, Euskal Herriaren gizartea, oro...
Herrien arteko maitasun eta gorrotozko harremanak haien mugetatik kanpo pertsonaia politiko jakin batzuek berenganatu ohi dituzten miresmen edo arbuioan islatzen dira. Esaterako, Vladimir Putin presidentea begirunez ikusten dute Bielorrusian, Errusiaren Herriaren laguna eta aliatua baita. Ukrainian, aldiz, euren independentzia nazionalarekin bukatu nahi duen Errusiako inperialismo sekularra ordezkatzen du. Harremana Herri kolonizatzaileen eta Herri kolonizatuen artekoa denean, elkarrekiko eta bi...
Manuel de Larramendi 1690eko abenduaren 25ean jaio zen Andoaingo Leizotz bailaran dagoen Garagorri baserri-jauregian, Domingo de Garagorri eta Manuela de Larramendiren semea zen, eta 1766ko urtarrilaren 29an hil zen Loiolan, 76 urte zituela. Jakina da Jesusen Lagundiko kidea izan zela eta XVIII. mendean euskarari ekarpen baliagarriak egin zizkiola: euskararen lehen gramatika 1729an, El imposible vencido – Arte de la...
Behin baino gehiagotan deitoratu dugu Naziogintza Taldean euskaldunok oso gutxi ezagutzen dugula gure historia, historia hurbila barne. Horrenbestez, garrantzi handiko pasarte historiko batzuk ezjakintasunaren itzalean gelditu dira gure iruditeri kolektiboan. Pasarte horietako bat argitara atera nahi dugu artikulu honen bidez: duela 101 urte, katalanek, euskaldunek eta galiziarrek sinatu zuten agiri independentista, Madrilen argi gorri guztiak piztu zituena: 1923ko Aliantza Hirukoitza. Zalantzarik...
Publikatu genuen artikuluaren lehenengo zatia, hemen: https://www.naziogintza.eus/naziogintza-taldearen-hiztegi-politikoa-1-zatia/ EUSKARA: Euskal Herriko hizkuntza. Euskaldun egiten gaituena. Irudika daiteke  alemanez ez dakien alemana, gazteleraz ez dakien espainola, frantsesez ez dakien frantziarra? Euskaraz ez dakien euskalduna ere ez. EUSKALDUN: Euskaraz hitz egiten duena. Euskaraz bizi dena edo bizitzen saiatzen dena, bere jatorria, abizena edo azalaren kolorea dena delakoa izanda ere. Hala ere, euskararen jakite hutsak ez...
Kultura politikoa ez da oso garatua euskaldunon artean, zoritxarrez. Ez eta euskal abertzaleon artean ere. Horren ondorioz, sarri modu desegokian erabiltzen ditugu oinarrizko kontzeptu batzuk, eta hori egitean galtzaile ateratzen gara beti borroka ideologikoan. Oinarrizko kontzeptu politiko batzuk bildu nahi izan ditugu gure hiztegi honetan eztabaida ideologikoetan ez korapilatzeko. Ez da gure asmoa izan tratatu politiko bat idaztea, definizio labur...
Euskal Herriko eragile euskaltzale gehienak bat datoz esatean orain arte Hego Euskal Herrian aplikatutako hizkuntza-politikek eman beharrekoa eman dutela. EAEn eta Nafarroan euskararen ezagutza pixka bat emendatu arren, erabilera behera doa (oso kezkagarria gune euskaldunenetan azken urteotan izan den beherakada). Ipar Euskal Herrian, zer esanik ez, egoera are okerragoa da. EAEko eta Nafarroako euskararen legeek 40 urte inguru dituzte,...