Home Iritzia

Iritzia

Euskal Herriko eragile euskaltzale gehienak bat datoz esatean orain arte Hego Euskal Herrian aplikatutako hizkuntza-politikek eman beharrekoa eman dutela. EAEn eta Nafarroan euskararen ezagutza pixka bat emendatu arren, erabilera behera doa (oso kezkagarria gune euskaldunenetan azken urteotan izan den beherakada). Ipar Euskal Herrian, zer esanik ez, egoera are okerragoa da. EAEko eta Nafarroako euskararen legeek 40 urte inguru dituzte,...
Lan honetan Julen Zabalok “Naziogintza berriaz” idatzitako artikuluari erantzun zabala eman nahi diogu Naziogintzatik. Zabaloren jatorrizko artikulua, hemen: https://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/naziogintza-berriaz Hasieran Zabalok egiten dituen proposamenak ekarriko ditugu banan-banan eta, segidan, gure erantzunak gehituko ditugu: Julen Zabalok: “Euskal estatura heltzeko bidea aldatzen ari denez, nazioa ulertzeko modua ere aldatzen ari da” Erantzuna: Ez gaude ados baieztapen horrekin. Nazioa ulertzeko modua ez da berez aldatzen. Aspaldian...
Nazioen emantzipazio-prozesuak luzeak eta gorabeheratsuak izan ohi dira. Eta horietako batzuk, baita dramatikoak eta odoltsuak ere, zoritxarrez. Azken 40 urteotan Europan sortu diren estatu berrien sorrerei so egiten badiegu, ohartuko gara nazio batzuek gatazka luzerik gabe haien autodeterminazioa gauzatu dutela (Estonia, Letonia, Montenegro…), beste batzuetan prozesu hori askoz liskartsuagoa izan den bitartean (Kroazia, Kosovo, Georgia…). Nolanahi ere, nazio-askapeneko prozesu...
Linguizidio eta kolonizazio luze baten ondorioz Euskal Herriko nortasun nazionala nabarmen ahuldu da azken 150 urteotan, eta asimilazioaren malda bortitzean irristatzen ari gara harrezkero. Oso bestelakoa zen gure egoera 1843an, Victor Hugo idazle frantziarrak bisitatu gintuenean: “Baina Espainian ote naiz? Ozta izan liteke inor espainiarra Donostian, euskaldunak dira denak. Gipuzkoa da hau, foruen herri zaharra, euskal probintzia libre zaharrak....
ALAN SANDRY. Swansea University (Gales/Cymru). Uste da Galesa - Cymraeg - Europako bigarren hizkuntzarik zaharrena dela, euskararen ondoren, eta bere jatorria gutxienez 3.000 urtekoa dela. Galesko, Ingalaterrako mendebaldeko eskualdeetako, Cumbriako (Lakuen Barrutia) eta Eskoziako hegoaldeko biztanleek hitz egiten zuten; Edinburgo eta Glasgow eremu gales-hiztunak izan ziren. Gales Ingalaterrak anexionatu zuen 1282an, eta 1536ko Batasun Aktaren ondoren, galesa debekatu egin zen administrazioan, eta...
XABIER IRUJO Historialaria. Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikergunea. Euskal errepublikaren proiektu politikoa ez da berria euskaldunon artean. Izan ere, askatasunaren galerari dagokio eta askatasunaren galeraren ondorioa da. Proiektu politikoa izateaz gain, gure arbasoen eskutik jaso dugun ondare kulturala ere bada. Euskal herrietan independentziaren aldeko aldarrikapena euskal estatuen askatasun politikoaren galerari lotuta dago eta berezkoa zaio. Horregatik, independentziaren defentsa Frantziako Asanblea Nazionalak Nafarroako, Lapurdiko...
SHONA McALPINE. ICEC erakundearen Eskoziako ordezkaria. Eskoziako gaelikoa eta ingelesa oso desberdinak dira hizkuntzaren ikuspegitik. Irlandako gaelikoarekin eta galesarekin harreman estua duen hizkuntza zelta da Eskoziako gaelikoa. Eskoziako landa-eremuko hizkuntza nagusia izan zen XVII. mendearen hasierara arte. 1603an, Koroen Batasunarekin, Eskoziak estatu independente izaten jarraitu zuenean, baina monarkia bateratu batekin (errege eskoziarra Ingalaterrako errege ere bihurtu eta Gortea Londresera eraman zuenean),...
Euskal Errepublikaren gogoa ez da abertzaleon asmo berria, gaur goizean asmatutakoa. Tradizio historiko luzea duen aldarrikapena baizik. Sabin Arana jaio baino 130 urte lehenago, XVIII. mendean, hau idatzi zuen Aita Larramendi andoaindarrak: “Zergatik euskarak ezin du bere hiztun guztiak elkarrekin ikusi, Nazio bakar batean bildurik, aske eta beste hizkuntza eta nazioen menpekotasunetik at? Zergatik egon behar dute Espainiako hiru...
Publikatu genuen artikuluaren lehenengo zatia, hemen: https://www.naziogintza.eus/euskal-herriko-demografiaren-larrialdiaz-1-zatia/ MIGRAZIO-FLUXUAK EUSKAL HERRIAN Gizarteko desberdintasunak areagotzen ari diren mundu bidegabe honetan, migrazio-fluxuak ondorio logikoak dira. Urtero milioika pertsona herrialde aberatsetara abiatzen dira gerretatik, gosetetik edo miseriatik ihesi, eta joera hori ez da  aldatuko epe laburrean. Giza tragedia izugarri horren aurrean ezin gaitezke bihozgabeak izan, eta bizitza hobe baten bila gure atea jotzen dutenekin enpatia izan...
Euskal nazioan eta bere bilakaeran eragiten duten faktoreak aztergai ditugu NAZIOGINTZAn. Euskal kontzientzia nazionala eta euskal hizkuntza, kultura eta nortasun kolektiboaren aldeko mezua sustatzen dugunez, funtsezkoa deritzogu hauek baldintzatzen dituzten parametroak identifikatzea eta aztertzea. Eta parametro horietako bat, garrantzi handikoa, demografiaren parametroa da. Honi helduko diogu, beraz, jorratuko ditugun bi artikulu hauetan. Gurea bezalako nazio txiki baten hizkuntza, kultura, soziologia...