Bost urte bete dira Kataluniako gizartea (ANCk sustatuta) independentzia nazionala ozen eta masiboki eskatzen hasi zenetik: 2012ko Diada ordura arteko inoizko jendetsuena izan zen (milioi bat lagun baino gehiago Bartzelonako kaleetan), eta “Independentzia” oihua beste eslogan guztiei gailendu zitzaien. Lurrikara hark soka luzea ekarri zuen, eta ordura arteko alderdi autonomista nagusia (Convergència Democràtica de Catalunya) egun gutxitan independentista...
NAZIOGINTZA gogoeta taldean mugitzen garenok aspalditik gaude kezkaturik euskal naziogintzak pairatzen duen itzalaldi informatiboarekin eta Euskal abertzaletasunak Euskal Nazioaren eraikuntzan jokatu behar zuen zereginarekin. Hutsuneak ikusten genituen eta hutsune horiek bete behar zirela pentsatzen genuen. Orain bidea egiten hasi gara: NAZIOGINTZA egitasmoa martxan jarri dugu.
Euskal Herriaren naziotasuna indartu eta Euskal Estatuaren aldeko urratsak eman nahi dituen taldea da NAZIOGINTZA....