Ane Ablanedo
2025-11-12an, ARGIA.
Palestinan gertatzen denaren kontra egotea ez da zaila. Halako bortizkeriaren aurrean askok ikusten dugu hori sarraski bidegabea dela, baina hori sentitzea hain da gauza berezkoa, non ia ez duen esanahi esanguratsurik. Munduan bakea nagusitzearen nahiarekin ere antzeko zerbait gertatzen da, oso zilegi dela desioa, baina inor ez dagoenez esplizituki gerraren alde eta bakearen kontra, ezer gutxirako balio...
Pako Sudupe
2025-11-20, ZUZEU.
Larrialdi linguistikoaren aldarria eta hirugarren pizkundearena txanpon beraren bi aldeak dira: euskararen normalizazioarena ez doa ondo; ez dugu lortzen iritzi publikoan ideia hau gailentzea –askoz presentzia gehiago dute: etxebizitzarenak, immigrazioak, genero indarkeriak, segurtasunarenak, eskuin muturraren goraldiak, Espainiako bi alderdi nagusien arteko botere borroka alimalekoak eta geopolitikan Europa Mendebaldearen egoera ahulak, etab.–, eta ea modu positiboan formulatuta, hots,...
Euskal Herria bezala, zatitutako nazioa da Bretainia. Nazio zelta horrek bost departamendu ditu: horietako lau Bretainia “ofizialean” daude, Bretainiako erregio administratiboan, eta bosgarrena (Loira Atlantikoa, Liger-Atlantel, bretoieraz) hortik kanpo, beste erregio administratibo batean (Loirerrian, Pays de la Loire, frantsesez). Nantes (Naoned, bretoieraz) da Loira Atlantikoko hiriburua (eta Bretainia historikoarena ere bai), eta Rennes (Roazhon) Bretainia “ofizialekoa”, lau departamendutakoa.
Bretainiako zatiketa...
Jonjo Agirre
2018-09-15ean, ZUZEU.
Izen hori daukan Facebookeko taldearen izena ekarri dut goiburu, horixe baita gure gainean (gure artean bainoago) bizi diren erdaldun aloktono nahiz autoktonoen lehen manamendua.
Horixe bera euskaldun gehienek hezurretaraino barneratutako ohiko jarrera ere: menpekotasun gorria, makurtzen irakatsi bazieten gure aurrekoei espainiarrek eta frantsesek, bortxaz eta mespretxuz, eta sumisioaren transmisioa egiten laguntzaile bilakarazi zituzten sarri-sarri gure aurrekoak, eta gure sasoikide gehienak ere, oharkabean.
Gerta...