Home Iritzia

Iritzia

    Iraganean beltz, orain amets, bihar baietz. Agurainen kokapen geografiko eta historikoa. Agurain Arabako Lautadaren ekialdean dagoen herria da. Gaur egun 5.000 biztanle inguru dauzka eta populazio euskalduna % 30 ingurukoa da, gehien bat jende gaztea. Aguraingo gazteleratze-prozesua 1256. urtean hasi zen. Gaztelako Alfontso X.ak orduko Hagurahin izena kendu (San Millan de la Cogolla delako monasterioko XI. mendeko dokumentu batean hala agertzen da)...
  JOXE ARAKAMA LOPEZ DE GEREÑU Euskaltzalea. Marxista tradizionalek beti ikusi dute kolonialismoa arazo ekonomiko legez. Kolonizatuen hizkuntza, kultura, emozioak eta menpekotasunak eragindako etsipen, egonezin, abaildura eta arazo psikologikoak, aldiz, axolagabetuak izan dira, orokorrean. Adibide bat jartzearren, duela hogeita hamar bat urte, Hong Kong Erresuma Batuaren kolonia zen garaian, eztabaida sortu zen Euskal Herrian pairatzen genuen menpekotasun egoeraz. Zehazki, eztabaidaren ardatza hau...
  Ezjakintasun handia dago Europan (baita Euskal Herrian ere) gure kontinentearen estaturik gabeko nazioez. Gure irakurleek dakitenez, arlo horri garrantzi berezia ematen dio NAZIOGINTZAk, euskaldunon artean (baita abertzaleon artean ere) gurea bezalako nazioen egoera (Gales, Korsika, Flandria, Katalunia, Galizia, Eskozia, Faroe Uharteak, Hego Tirol,…) oso ezezaguna zaigulako. Herrien Europan sinesten dugunez, ezinbestekoa deritzogu nazio bidelagun horiekin harremanak garatzea, funtsean haien...
JAKE MAC SIACAIS "FORBAIRT FEIRSTE" Erakundearen lehendakaria. "Kultura Hegemonia" unionismoko alderdi nagusiak gero eta maizago ahotan hartu duen hitza da britainiar kontrolpeko Irlanda ipar-ekialdeko konderrietan. Alderdi Demokratiko Unionistak gehiengo estua lortu zuen Stormonteko tokiko erakundeetan, Ostiral Santuko Hitzarmenean ezarritakoetan. 2016ko urtarrilean, baina, gobernutik kanporatua izan zen, orduko Lehen Ministrordeak, Martin MacGuinness izan zenak, dimisioa eman zuenean. McGuinnessek aipatu zuen unionistek huts egin...
Joan den urriaren 16an ETB1en “Irrikitown” programaren hasiera ikusi genuen, bi eszena, “Vaya semanita” eta abertzaleen aurkako antzeko programak egiten dituen taldeak burutua. Programa arratsaldeko 21:20an izan zen eta, denok dakigunez, ETBk eta programa horiek egiten dituzten enpresak eta aktoreak diru publikoaz hornitzen dira. Bada, lehenengo eszenan ikurrina eta Euskadi hitza duen txanoa daraman aktore bat agertzen da, Santo Tomas...
MIKEL URKOLA ELEIZEGI Falangismo ostea. “Trantsizio demokratiko” esapidea behin eta berriz aipatzen da hemen eta horren inguruan zera esan nahi dut: 1978an Espainiako Estatuan ezarri zena ez zela trantsizio demokratikoa izan, baizik eta falangismoaren trantsizioa. Erregerengandik hasita, gogoratu behar dugu Frankok aukeratutakoa izan zela, haren aita zokoratuz. Alianza Popular alderdian falangista ohiak gelditu ziren, tartean nagusiak ziren Fraga eta...
Bost urte bete dira Kataluniako gizartea (ANCk sustatuta) independentzia nazionala ozen eta masiboki eskatzen hasi zenetik: 2012ko Diada ordura arteko inoizko jendetsuena izan zen (milioi bat lagun baino gehiago Bartzelonako kaleetan), eta “Independentzia” oihua beste eslogan guztiei gailendu zitzaien. Lurrikara hark soka luzea ekarri zuen, eta ordura arteko alderdi autonomista nagusia (Convergència Democràtica de Catalunya) egun gutxitan independentista...