PAKO SUDUPE.
Berria egunkarian, urtarrilaren 13an, argitaraturiko erreportajeak mugitu nau hau idaztera. Ez nuen autokritikarik espero Ardanza eta Aulestiagandik eta hala izan da, harro daude hura sinatu eta bultzatu izanaz. Hogeita hamar urteotan aldaketa politiko franko gertatu da, eta batez ere Katalunian, 2010etik hona gertatu den, eta egun gertatzen ari denari begira jarrita, 155. artikuluaren aplikazioaren aurrekari gisa ikusten dut...
Iraganean beltz, orain amets, bihar baietz.
Agurainen kokapen geografiko eta historikoa.
Agurain Arabako Lautadaren ekialdean dagoen herria da. Gaur egun 5.000 biztanle inguru dauzka eta populazio euskalduna % 30 ingurukoa da, gehien bat jende gaztea.
Aguraingo gazteleratze-prozesua 1256. urtean hasi zen. Gaztelako Alfontso X.ak orduko Hagurahin izena kendu (San Millan de la Cogolla delako monasterioko XI. mendeko dokumentu batean hala agertzen da)...
JOXE ARAKAMA LOPEZ DE GEREÑU
Euskaltzalea.
Marxista tradizionalek beti ikusi dute kolonialismoa arazo ekonomiko legez. Kolonizatuen hizkuntza, kultura, emozioak eta menpekotasunak eragindako etsipen, egonezin, abaildura eta arazo psikologikoak, aldiz, axolagabetuak izan dira, orokorrean. Adibide bat jartzearren, duela hogeita hamar bat urte, Hong Kong Erresuma Batuaren kolonia zen garaian, eztabaida sortu zen Euskal Herrian pairatzen genuen menpekotasun egoeraz. Zehazki, eztabaidaren ardatza hau...
Ezjakintasun handia dago Europan (baita Euskal Herrian ere) gure kontinentearen estaturik gabeko nazioez. Gure irakurleek dakitenez, arlo horri garrantzi berezia ematen dio NAZIOGINTZAk, euskaldunon artean (baita abertzaleon artean ere) gurea bezalako nazioen egoera (Gales, Korsika, Flandria, Katalunia, Galizia, Eskozia, Faroe Uharteak, Hego Tirol,…) oso ezezaguna zaigulako. Herrien Europan sinesten dugunez, ezinbestekoa deritzogu nazio bidelagun horiekin harremanak garatzea, funtsean haien...
JAKE MAC SIACAIS
"FORBAIRT FEIRSTE" Erakundearen lehendakaria.
"Kultura Hegemonia" unionismoko alderdi nagusiak gero eta maizago ahotan hartu duen hitza da britainiar kontrolpeko Irlanda ipar-ekialdeko konderrietan. Alderdi Demokratiko Unionistak gehiengo estua lortu zuen Stormonteko tokiko erakundeetan, Ostiral Santuko Hitzarmenean ezarritakoetan. 2016ko urtarrilean, baina, gobernutik kanporatua izan zen, orduko Lehen Ministrordeak, Martin MacGuinness izan zenak, dimisioa eman zuenean.
McGuinnessek aipatu zuen unionistek huts egin...
Mintzen gaitu
ETB1en “Irrikitown” saioan euskaldun eta abertzaleen kontura egiten dituzten barre eta isekek. Auto-gorrotoa besterik ez dute sustatzen, lehen erdarazko “Vaya semanita”-n egiten zuten moduan. Diru publikoa abertzaleak laidoztatzeko...
Joan den urriaren 16an ETB1en “Irrikitown” programaren hasiera ikusi genuen, bi eszena, “Vaya semanita” eta abertzaleen aurkako antzeko programak egiten dituen taldeak burutua. Programa arratsaldeko 21:20an izan zen eta, denok dakigunez, ETBk eta programa horiek egiten dituzten enpresak eta aktoreak diru publikoaz hornitzen dira.
Bada, lehenengo eszenan ikurrina eta Euskadi hitza duen txanoa daraman aktore bat agertzen da, Santo Tomas...








