Home Hemeroteka

Hemeroteka

Pako Sudupe 2025-11-20, ZUZEU. Larrialdi linguistikoaren aldarria eta hirugarren pizkundearena txanpon beraren bi aldeak dira: euskararen normalizazioarena ez doa ondo; ez dugu lortzen iritzi publikoan ideia hau gailentzea –askoz presentzia gehiago dute: etxebizitzarenak, immigrazioak, genero indarkeriak, segurtasunarenak, eskuin muturraren goraldiak, Espainiako bi alderdi nagusien arteko botere borroka alimalekoak eta geopolitikan Europa Mendebaldearen egoera ahulak, etab.–, eta ea modu positiboan formulatuta, hots,...
Jonjo Agirre 2018-09-15ean, ZUZEU. Izen hori daukan Facebookeko taldearen izena ekarri dut goiburu, horixe baita gure gainean (gure artean bainoago) bizi diren erdaldun aloktono nahiz autoktonoen lehen manamendua. Horixe bera euskaldun gehienek hezurretaraino barneratutako ohiko jarrera ere: menpekotasun gorria, makurtzen irakatsi bazieten gure aurrekoei espainiarrek eta frantsesek, bortxaz eta mespretxuz, eta sumisioaren transmisioa egiten laguntzaile bilakarazi zituzten sarri-sarri gure aurrekoak, eta gure sasoikide gehienak ere, oharkabean. Gerta...
Jon Aleman 2025-10-12an, INDEPENDENTEA. Batuz Aldatu proposamena irakurri ondoan sortu zaizkidan zalantzak partekatu nahi nituzke ekimenaren sustatzaileekin eta euskaltzaleekin oro har. Zein da egoera? Zergatik gaude horrela eta nork ekarri gaitu honaino? Argitaratutako proposamenean egoeraren diagnostiko baten falta sumatzen dut. Lortu nahi duen helburua eta zein errealitatetik abiatzen den hartu behar ditu kontuan hizkuntza-politikak, testuan jaso bezala, baina ez bata ez bestea ez dira...
Unai Apaolaza 2025-09-04an,  BERRIA. Orain dela urte batzuk Ataun of the Dead film laburren trilogia egin zuten Xabier Padin eta Beñat Iturriozen zuzendaritzapean. Bertan, Zumalakarregirekin batera hainbat karlista berpiztu eta gaur egungo testuinguruan kokatu zituzten. Karlista zonbien film horrek, baina, fantastikotik pentsatzen dugun baino gutxiago zuela uste dut. Karlismoa, gurean, foruak babesteko estrategia bat izan zen; Espainiako guda dinastiko batean errege konkretu baten alde egiten...
Karmelo Landa 2025-07-16an, ARGIA. Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako Estatuak hemendik aurrera hartu behar duen norabideaz. Nafarroa Garaian Chiviteren gobernu espainiarzalea zaborretik nola garbi atera bihurtu dute kezka nagusi, eta garbiketa batzorde ikertzailearen...
Vicent Partal 2025-03-24an, VILAWEB. (Katalanetik itzulitako artikulua) Espainiak bere bandera jartzera behartu gaitzake, baina ezin gaitu inoiz geurea bezala sentitzera behartu. Sinboloa inposa dezake, baina ez esanahia. Eta are gutxiago emozioa. Norbaitek, Espainiak adibidez, bere bandera indarrez inposatu behar duenean, ongi da jakitea keinu horrek zer esan nahi duen; hau da, herritarren bihotzaren aldeko borrokaren zati bat galdua duela jada. Horixe da, hain...
Patxi Saez Beloki 2025-04-2an, ARGIA. Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada galantak ematen. Anton Arriola Kutxabankeko presidenteak Bilboko Merkataritza Ganberak antolaturiko hitzaldi batean esan berri duenez, euskarazko gure hezkuntza-eredua «oso mugatzaile garrantzitsua» da atzerriko profesionalak...
Joxe Manuel Odriozola 2024-12-22an, BERRIA. Unai Apaolaza Amenabarren artikulua irakurrita (Nazioaren betiereko itzuleraz, BERRIA, 2024-12-10), zilegi bekit hor azaltzen dituen hainbat ideia zehaztea eta ñabartzea. Nazioaren inguruan nabarmendu omen diren bi ikuspegi kritikatzen ditu, eta nik ez daukat zer esanik EH Bilduri buruz egiten dituen iruzkin kritikoetan. Beraz, kritikatzen duen bigarren ikuspuntuaren inguruan jardungo naiz. Apaolazak dioenez, «nazioaren mundu ikuskeratik harago irudikatzea...
Aratz Gallastegi 2024-12-20an, ARGIA. Hamabost aldiz espainiar selekzioarekin izan ostean, Gallastegik 1999an uko egin zion jokatzen jarraitzeari.  Azaroaren erdialdean ARGIA komunikabidearen efemeridearen bitartez gogoratu dut espainiar selekzioan jokatzen jarraitzeko ukoa duela 25 urte egin nuela. Efemeride horrek atzera begiratzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman dit. Nazioarteko Kirol lehiak herrialdeen arteko kirol guden eran ikusi izan ditut, armarik gabeko armada, guda baten antzera, elkarrekin lehian. Horrela...
Ane Ablanedo 2024-11-20an, ARGIA. Euskararen biziraupena ez da euskaldunok politikaren partidan jokatzen dugun arazo bakarra, baina bai, euskalduntasunaren elementu bereizgarriena den neurrian, gure egoera gehien islatzen duena. Beste esparru batzuetan hainbeste ageri ez dena oso ongi erakusten du. Hasteko, noraino iritsi den Euskal Herriaren asimilazioa (edo espainolizatzea-frantsestea, gauza bera baita), eta jarraitzeko, nolako jarrera dugun pairatzen duen gatazkarekiko. Euskararen egoera ez da...