Home Iritzia

Iritzia

Jose Inazio Lopez de Luzuriaga Fernandez-en iruzkina Liburua: "Txillardegiren borroka abertzalea" Egilea: Pako Sudupe Elkar Argitaletxeak argitaratuta, Donostia, 2016. Pako Sudupek Txillardegik berak idatziriko hainbat liburu, artikulu eta pasarte aipatzen dizkigu haren ibilbide politiko eta kulturala ezagutzera emateko. Idatzi horiek berauek ere Txillardegiren garapen pertsonal, kultural eta politikoaren isla dira: 1960ko eta 1970eko hamarkadetako idatzi politikoak dira gehienak; idatzi horietan argi eta garbi...
COLIN NOSWORTHY eta MAIA JONES "CYMDEITHAS YR IAITH GYMRAEG" Erakundea. Europan euskararen egoera soziolinguistikoarekin antz gehien duen hizkuntza galesa da. Hala izan da bederen urte luzeetan, egia bada ere, azken boladan, euskarak abantaila atera diola hizkuntza zeltiko horri (agian ofizialtasuna lehenago eskuratu zuelako). Cymdeithas galesaren aldeko erakundearen Colin Nosworthyk eta Maia Jonesek galesaren erradiografia egin diote NAZIOGINTZAri:   "Azken hizkuntza‑erroldak (2011. urtekoak) agerian...
Jose Inazio Lopez de Luzuriaga Fernandez. Liburua: El iceberg navarro. Euskera y castellano en la Navarra del siglo XVI (Nafar izozmendia. Euskera eta gaztelania XVI. mendeko Nafarroan) Egilea: Pello J. Monteano Sorbet Pamiela Argitaletxeak argitaratuta, Arre, 2017   Historia liburu bat idazten dugunean atzera begiratzen dugu gaurko begiradaz. Bista iraganean jarrita dugu baina asmoa gure garaian kokatzen dugu; gure garaian sortzen zaizkigun zalantzak eta...
PAKO SUDUPE. Monzonek bezala Txillardegik, naziogintzaren arloan, euskarazko kulturaren alde egindakoagatik (euskara batua, eleberriak, antzerkia, abestiak, prentsa-artikuluak) eta era berean politika aldetik, zazpi lurraldez osaturiko euskal errepublika independentearen alde egindakoagatik, irakaspen ederrak eman dizkigute, eta gure atxikimendua eta aitortza merezi dute. 1957an ezagutu zuten elkar aurrez aurre: Txillardegik kontatu zigunez, Telesforo Monzon eta Maria Josefa Ganuzaren Donibane Lohizuneko Mende Berri etxean....
Euskal abertzaletasun modernoak 125 urte bete ditu aurten. 1893 urrun hartan, Sabin Aranak bere Larrazabalgo diskurtso ospetsua luzatu zion lagun talde bati, euskal abertzaletasunaren abiapuntua izango zena. Aranaren hitzaldi haren muina, gune nagusia, gero arrakasta handia izango zuena, bikaina zen: euskaldunok ez gara ez espainolak, ezta frantsesak ere, eta independentzia politikoa erdiestea izan behar zuen mugimendu politiko berriaren xedea. Ideia...
Behin baino gehiagotan aipatu du NAZIOGINTZAk errepresentazio sinbolikoek duten garrantzia burujabetza politikoa eta kulturalaren eraketan eta haren iraupenean. Sinboloek Herri baten kidetasun-sentimenduak sortzen laguntzen dute eta Herri edo Nazio batekiko lotura psikologikoa eta afektiboa indartu egiten dute. Gizarte batean banderak eta ereserkiak, hizkuntza bera (hizkuntza komunikazio tresna hutsa baino askoz gehiago delako), nortasun agiriak edo pasaporteak, eta baita kirol...
Eusko Legebiltzarreko talde politikoak eztabaidatzen hasi dira dagoeneko EAErako Estatus Politiko Berria, duela 40 urte indarrean sartu zen eta oraindik bete gabe dagoen Gernikako Estatutua eguneratu eta osatu behar duena (EAEko hiru herrialdeen lurraldetasunari begiratuta, guk, Araba Trebiñu barne duela ulertzen dugu eta Bizkaia Villaverde Turtzioz barne duela; gure iritziz, Estatus Politiko Berriak utzi ezinezko helburutzat behar du hori)....