Gutako gehienoi maiz gertatzen zaigu, herri euskaldunetan bizi arren: gure anbulatorioko ordezko medikuak erdaraz hitz egiteko eskatzen digu (titularra euskalduna da, baina bajan dago); trafikoko kontrol batean gelditzen gaituen ertzainak espainolez mintzatzeko exijitzen digu; taberna batean zegoen zerbitzari euskaldunaren ordez orain dagoen hegoamerikarrak ez digu ulertzen kafesne bat eskatzen dugunean…. Egoera horiek eta antzekoak sarritan pairatzen ditugu euskaraz bizi...
Berrogeita hamar urte bete dira Francoren erregimen faxistak Txiki eta Otaegi exekutatu zituela. Urteurren berezi honetan, bi euskal militanteen aldeko omenaldiak ugaritzen ari dira Euskal Herrian zehar, eta horietako batzuetan esan diren hainbat gauzak gure kezka eta haserrea piztu dute. Izan ere, nabaria da kolore ezberdinetako talde politikoek Txiki eta Otaegiren figuren erabilera alderdikoia egin dutela, bi euskal abertzale...
Aniztasunaren definizioa.
Gure gizartean gero eta gehiago erabiltzen den kontzeptua da “aniztasuna”. Baina, zer da “aniztasuna”? Bada, hitzaren definizio zehatz bat ez dagoenez, hitzaren esangura atzemateko haren erabileraren atzean agertzen edo sumatzen diren asmoak eta jarrerak, eskuarki politikoak, aztertuko ditugu. Lehenik eta behin argitu behar da hitzaren erabilera bihurria dela eta, gure Herrian, interes politikoak bultzatua dela, orokorrean. Ez da...
Esan ohi da norbaitek ziria behin sartzen badizu, haren errua dela; baina pertsona horrek behin baino gehiagotan gauza bera egiten badizu, errua ez dela berea, zurea baizik, inozoa izateagatik.
Duela urte batzuk hasi ziren EAEko epaile espainiarrak euskararen aurkako epaiak kaleratzen. Hamaika badira harrezkero epaile horiek eman dituzten ebazpenak, langile publikoei euskararen ezagutza exijitzearen aurkakoak. Epaile horien hizkuntza-ideologian sartu gabe...
DAVID VALLS
Hizkuntzalaria eta irakaslea.
David Valls hizkuntzalari katalanak Kataluniako Generalitateak egindako azken inkesta soziolinguistikoaren datuak aurkezten dizkigu artikulu honetan. Datuak ez dira onak, eta hizkuntza katalanak azken urteotan duen joera kezkagarria islatzen dute: gainbeherako joera erabileraren datuetan, alegia. Horren arrazoiak eta balizko konponbideak aipatzen ditu Valls-ek NAZIOGINTZArako idatzitako artikulu mamitsu honetan.
Kataluniako Generalitateak bost urtetik behin Biztanleriaren Hizkuntza Erabileren Inkesta (Enquesta...
Behin baino gehiagotan deitoratu dugu Naziogintza Taldean gure nazioaren asimilazio-prozesua Espainian eta Frantzian nabarmen bizkortzen ari dela azken urteotan. Asimilazio-prozesu horrek ertz asko ditu: politikoa, hizkuntzarena, kulturarena, soziologikoa…Hego Euskal Herrian, bereziki, kultura-erreferentzia espainiarrak hedatzen ari dira orain arte haien aurrean iragazgaitzak ziren eremu euskaldunenetan eta abertzaleetan ere. Hor, Espainiarekin lotutako gauza gehienek konnotazio kaskar eta narrasa zuten iraganean; egun,...
JUAN INAZIO HARTSUAGA
NAZIOGINTZArentzat idatzitako artikulu honetan, Juan Inazio Hartsuaga antropologo euskaltzaleak “de iure”-ko euskal elebakartasun berri bat sortzeko bi proposamen dakarzkigu.
ATARIKOA:
Kokatuta gauden testuinguru indoeuroparra alde handiz munduko pobreena da hizkuntza-aniztasunari dagokionez. Munduan hedatu eta nagusitu diren zibilizazio indoeuropar guztiak kidetuta ageri zaizkigu (latinoak, germanikoak, eslabiarrak, etab. ), hizkuntzak ordezkatzeko ekinbidean, eta logikoa da beraz, ezarri diren lekuetan, antzinako hizkuntza-aniztasun...
BERRIA egunkarian idatzitako artikulu batean (“Deriba erreakzionarioa geldiarazi”, 2024-10-17an) (https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/deriba-erreakzionarioa-geldiarazi_2132090_102.htmll) Andoni Olariaga filosofoak migrazioaren eta kolonialismoaren arteko harremanaz jardun zuen. Bertan, besteak beste, hau aipatzen zuen: “Iparralde globalean bizi garen herri eta pertsona garen aldetik, Hego globalaren esplotazioan oinarritutako bizi-eredu batean oinarritzen garela jakitun, migrazioaren gaiari modu emantzipatzailean erantzuteko erantzukizuna dugu”.
Bat gatoz Olariagarekin eskuin muturrak migrazioarekiko duen jarrera salatzeko....
Azken asteotan, berria eta isolatua ez izanagatik, sona handi samarra hartu duen albiste batek astindu ditu gure begi-belarriak. Orion sustrai sakonak dituen Arraunketa Elkartean aritzen diren kirolari gazteek erdaraz jasotzen dituzte arraunketan aritzeko jarraibideak eta aholkuak beren entrenamenduetan. Hori ondo dakite Orion arraunketa hurbiletik bizi dutenek, eta idazki hau ez da oraingo albiste baten fruitu, Euskal Herriaren gizartea, oro...
Herrien arteko maitasun eta gorrotozko harremanak haien mugetatik kanpo pertsonaia politiko jakin batzuek berenganatu ohi dituzten miresmen edo arbuioan islatzen dira. Esaterako, Vladimir Putin presidentea begirunez ikusten dute Bielorrusian, Errusiaren Herriaren laguna eta aliatua baita. Ukrainian, aldiz, euren independentzia nazionalarekin bukatu nahi duen Errusiako inperialismo sekularra ordezkatzen du. Harremana Herri kolonizatzaileen eta Herri kolonizatuen artekoa denean, elkarrekiko eta bi...













