Home Iritzia Gure Iritzia

Gure Iritzia

Behin baino gehiagotan aipatu du NAZIOGINTZAk errepresentazio sinbolikoek duten garrantzia burujabetza politikoa eta kulturalaren eraketan eta haren iraupenean. Sinboloek Herri baten kidetasun-sentimenduak sortzen laguntzen dute eta Herri edo Nazio batekiko lotura psikologikoa eta afektiboa indartu egiten dute. Gizarte batean banderak eta ereserkiak, hizkuntza bera (hizkuntza komunikazio tresna hutsa baino askoz gehiago delako), nortasun agiriak edo pasaporteak, eta baita kirol...
Euskaldunon artean ohikoa da inertziaz jarraitzea Espainiako egutegi nazionala. Bai alor erlijiosoan eta baita alor zibil eta politikoan ere usadioz jarraitzen ditugu espainiarren festa-egunak geure buruari ezer galdetu gabe. Horren ondorioz, espainiar gertaerak eta historia ezagutzen ditugu baina ez dugu geure historia hurbila ezagutzen. Horixe bera gertatzen da Euskal Errepublikaren aldarrikapenarekin. 1931ko apirilaren 14ko data Espainiako errepublikaren ezarpenari lotuta dago...
  Ezjakintasun handia dago Europan (baita Euskal Herrian ere) gure kontinentearen estaturik gabeko nazioez. Gure irakurleek dakitenez, arlo horri garrantzi berezia ematen dio NAZIOGINTZAk, euskaldunon artean (baita abertzaleon artean ere) gurea bezalako nazioen egoera (Gales, Korsika, Flandria, Katalunia, Galizia, Eskozia, Faroe Uharteak, Hego Tirol,…) oso ezezaguna zaigulako. Herrien Europan sinesten dugunez, ezinbestekoa deritzogu nazio bidelagun horiekin harremanak garatzea, funtsean haien...
Bost urte bete dira Kataluniako gizartea (ANCk sustatuta) independentzia nazionala ozen eta masiboki eskatzen hasi zenetik: 2012ko Diada ordura arteko inoizko jendetsuena izan zen (milioi bat lagun baino gehiago Bartzelonako kaleetan), eta “Independentzia” oihua beste eslogan guztiei gailendu zitzaien. Lurrikara hark soka luzea ekarri zuen, eta ordura arteko alderdi autonomista nagusia (Convergència Democràtica de Catalunya) egun gutxitan independentista...
NAZIOGINTZA gogoeta taldean mugitzen garenok aspalditik gaude kezkaturik euskal naziogintzak pairatzen duen itzalaldi informatiboarekin eta Euskal abertzaletasunak Euskal Nazioaren eraikuntzan jokatu behar zuen zereginarekin. Hutsuneak ikusten genituen eta hutsune horiek bete behar zirela pentsatzen genuen. Orain bidea egiten hasi gara: NAZIOGINTZA egitasmoa martxan jarri dugu. Euskal Herriaren naziotasuna indartu eta Euskal Estatuaren aldeko urratsak eman nahi dituen taldea da NAZIOGINTZA....