Home Hasiera

Hasiera

Iazko hitzaldi-ziklo arrakastatsuaren ostean (“Abertzaleak”), 2025-2026 ikasturterako ekimena errepikatu nahi izan dugu euskara ikergai hartuta. Gure jarraitzaileek ondo dakitenez, euskara baita gure abertzaletasunaren ardatza, nazio euskaldunaren oinarria. Sarritan aipatu dugunez, euskal nazioaren etorkizuna guk euskararen etorkizunari guztiz lotuta dakusagu: euskara indartzen baldin bada, pultsu nazionala ere indartuko dugu. “Euskara bidegurutzean” hitzaldi-zikloaren bidez gure hizkuntzaren egoera, hitzaren zentzu zabalean, ezagutu eta...
Edurne Alegria eta Jonjo Agirre 2026-04-24an, ZUZEU.   Berria egunkarian (2026-04-17) Maitane Arnosok eta Leire Amenabarrek idatzitako  “Euskara eta bizileku baimena: integrazioaz hitz egiteko zenbait hausnarketa” artikuluak, hainbat gogoeta iradoki dizkigu. Hasteko, Euskal Herriko bertako administrazioek ez dute immigrazioren gaineko eskumenik. Beraz, Madrilen edo Parisen erabakitzen dute zenbat etorkin (eta zein jatorrikoak) etor daitezkeen gurera, baina geure erakundeek ez. Bigarrenik, gaur egun gure Herrian bizi...
2026ko apirilaren 2tik 6ra, Naziogintza Taldearen ordezkaritza zabal batek Ipar Irlanda bisitatu zuen, ICEC (https://icec.ngo/) gure nazioarteko erakunde lagunak gonbidatuta. Bisita horren helburua hirukoitza izan zen: bertako jatorrizko hizkuntzaren (Irlandako gaelikoaren) egoera ezagutzea; Irlandaren batasunaren auziaren egungo egoerari buruzko informazioa jasotzea, mugimendu errepublikanoarekin ditugun kontaktuen bidez; eta apirilaren 5eko ekitaldietan eta manifestazioan (Pazkoako Altxamenduarenean) parte hartzea. Apirilaren 3an eta 4an,...
Ane Ablanedo 2026-03-18an, ARGIA. Eskolak duen funtziorik garrantzitsuenetako bat haurrak eta gazteak nazionalizatzea da, hau da, nazio baten partaide gisa populu batean integratzen laguntzea. Jakina, haurren heziketarekin lotutako gainerako kontuetan bezala, familia da eginkizun horretan ere funtsezko eragilea, baina etxean jasotzen den berezko naziotasun afektibo horri testuingurua eman behar zaio, nazio horren geografia, historia, politika, kultura, morala, literatura, hizkuntza eta abar ikastearen bitartez,...